IAESTE

Wikipedia, Entziklopedia askea

Esperientzia Teknikoko Ikasleen Aldaketarako Nazioarteko Elkartea (ingelesez International Association for the Exchange of Students for Technical Experience edo IAESTE) gobernuz kanpoko erakundea da, independentea eta ez politikoa, nazioarteko mobilitaterako programa bat sustatzen duena, ikasleek praktika profesionalak egitea errazten duena, Unibertsitate-enpresa markoan aurkeztuta.

Helburu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Espezialitate tekniko eta zientifikoetako ikasle unibertsitarioei atzerrian esperientzia profesionala ematea, beraien ikasketekin erlazionatuta.
  • Mundu osoko ikasle unibertsitarioen artean ulermena eta borondate ona sustatzea, sexu, arraza, erlijio edo sinesmen independentziarekin jokatzen.


IAESTE Nazioartean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IAESTEk bere hasieratik 300.000 ikasle elkartruke baino gehigo egin ditu eta elkarte garrantzitsuenetarikoa da nazioarte mobilitate esparruan. Gaur egun, elkarte honetan 80 herrialde baino gehiagok parte hartzen dute eta presentzia maila hau Gurutze Gorria edo Nazio Batuen Erakunde-arenarekin koparragarria da.

Nazioartean duen garrantzia esanguratsua da, programa hau 1000 unibertsitate eta 3000 enpresa baino gehiagotan jarraitzen hari direlako. Nazioarte mailan, urtero 6000 ikasle elkartuke gestionatzen ditugu. Aktibitatearen alderik handiena Europar Batasun-ean betetzen da, batez besteko 2500 praktika antolatzen direlarik, 700 europar beste herrialdeetan, 800 Asia eta Australia-n eta 600 Amerikar kontinentean.

IAESTEko partaideek nazioarteko zenbait erakunderekin arremanak dituzte, este baterako Unesco, ECOSOC, ILO, UNIDO-rekin, baita beste heziketa instituzioekin ere. Elkarteak herrialde bakoitzeko batzordeen konfederazio bezala lan egiten du, interés akademiko, industrial eta ikasleen esparruko gaiak jorratuz. Komite bakoitzak ahalik eta solaskide gehienekin harremanak izan behar dituela ezartzen du IAESTEK, entitate hau nazioarte erreferente bihurtzen duelarik.

Praktikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IAESTE programak nazioarte mailan praktikak eskaintzen eta ahalbideratzen ditu. Praktika hauek espezialitate teknikoko ikasleei zuzenduta daude, baita herrialdeko enpresei atzerriko etorkizuneko profesionalak har ditzaten.

Ikasleak bete behar dituen baldintzak flexibleak dira eta enpresari bakoitzak aukera ditzake bere beharrizanaren arabera. Enpresa bakoitzak aukeragai dituen baldintzak hauek dira: praktikaren iraupena eta denboraldia, hizkuntza aldetiko ezagutza, soldata eta beste ezaugarri batzuk, ezate baterako jakite edo abilezia zehatzak. Aldi berean, ikasleak eskuragai ditu hainbat aukera, bere agenda akademikoa, curriculum eta motibazioen arabera.

Praktiken bitartez jasotzen den dirua nahikoa izan behar da ikaslearen eguneroko gastuak bermatzeko atzerriko herrialdean. Normalean 40 ordu lan egingo da astero. Herrialde berrrira bidaiatzean, IAESTE arduratuko da ikaslearen harrera eta ostatua billatzeaz, eta aldi berean enpresa eta ikasleen artean otu ditzateken galderak eta intzidentziak zuzentzen ahaleginduko da.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresa batek baldintzak zehazten dituenean eta praktikaren eskaintza onartzen duenean, gestio prezesu konplexu bat jartzen da martxan. Prozesu honetan, enpresa bakoitzaren beharrizanak eta eskakizunak hartzen dira kontutan, eta negoziazioa hasten da herrialde bakoitzak eskaintzen dituen hautagaien artean. Prozesu hau urtarrilaren amaieran egiten den nazioarteko bilera batean egiten da.

Enpresaren eskaerak betetzen dituen hautagaia aukeratu ondoren, enpresak informazio eta dokumentazio guztia jasoko du martxoan edo apirilean. Kasuren batean, hautagaiaren curriculuma ez bada egokitzen enpresaren eskakizunei, IAESTEren delegazioa tokatzen zaion herrialdeko delegazioarekin kontaktuan jarriko da beste hautagai bat aurkez dezaten.

Enpresak hautagaia onartzen duen momentuan, IAESTE arduratuko da ikaslearen harrera eta ostatua bilatzeaz. Enpresari eskatzen diren konpromisu bakarrak hauexek dira:

  • Eskakizunak betetzen dituen ikasle atzerritarra onartzea
  • Ikasleari bere formazioaren araberako lanak egokitzea
  • Ikasleari akordioan onartutako soldata ematea

IAESTEko ikasleek eremu akademikoko praktikak egiten dituzte, eta ez lan eremukoak, beraz ez da beharrezkoa alta ematea Segurtasun Sozialean. Ikasle guztiak aseguru internazional batez babestuta daude, ezbehar, gaixotasun eta sorterriratzea babesten dituena. Hortaz, enpresa ez da arduratu behar gai hauei buruz.


IAESTE Euskadi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IAESTEko komite lokal bat dago Euskal Autonomia Erkidegoan, Bilbon.

  • Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa [1]

Bilbokoak Espainiako komisio permanentean parte hartzen du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asia[aldatu | aldatu iturburu kodea]