ICANN

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
ICANNen egoitza, Marina del Rey, Kalifornia.

ICANN edo Internet Corporation for Assigned Names and Numbers (Izen eta Zenbakien Esleipenerako Interneteko Korporazioa) 1998ko irailaren 18an ordura arte IANA erakundeak zituen ataza batzuk burutzeko sortu zen irabazi asmorik gabeko erakundea da. Ataza hauek domeinu izen eta IP helbideen esleipenen kudeaketak dira.

Elkarte hau 1998ko irailaren 18an inongo irabazi ekonomikoren asmorik gabe sortu zuen Paul Townmey-ek eta bere egoitza Marina del Reyen (Kalifornia, AEB) dago. Sortu zenetik, ICANNeko zuzendaritzako batzarrean ondorengo herrialdeetako biztanleek hartu dute parte: Australia, Brasil, Bulgaria, Kanada, Txina, Frantzia, Alemania, Ghana, Japonia, Kenia, Hego Korea, Mexiko, Herbehereak, Portugal, Senegal, Espainia, Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ICANNen atribuzioak, Ameriketako Estatu Batuetako komertzioko departamentutik emanak izan ziren, zuzeneko eta modu bakarreko esleipen baten bidez; hau da, ez zitzaien eman baimenik beste inongo organismo edo enpresa gehigarriri zereginen adjudikazioak aurkezteko. Gaur egun arte gauzatutako esfortzu ia guztia zazpi lehenengo mailako domeinu izen orokorrak sortzera bideratu dira: .aero, .biz, .coop, .info, .museum, .name, eta .pro. 2003ko martxoaren 27az geroztik, Paul Twomey da ICANNeko lehendakaria. ICANNek aldizka, kongresu publikoak mantentzen ditu bere kideen beharrak kontuan dituela adierazteko helburuarekin. Bestalde, kritikalariek salatu izan ohi dute, elkargune horiek aldioro Interneterako sarbide urri dituzten herrialdeetan gauzatzen direla eta sarbide handienetako guneetatik behar bezain urrun, modu honetara, inork bertara sarbidea lor ez dezan eta beraien presentzia mugatu. 2003ko irailean eta urrian, ICANNek berezibiko papera jokatu zuen VeriSign enpresarekin izandako gatazkan eta hain eztabaidatua izan den DNS Site Zinder zerbitzuarengatik. ICANNen eskutitz baten ondoren, VeriSignen aurkako ultimatum bat zegoen, azkenik 2004ko otsailaren 27an, enpresa itxi beharrean aurkitu zen ICANNen autoritatea eta atribuzioak gaindikatu zituztela argudiatuz.

Funtzio nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBetako Merkataritza Ministerioarekin akordio erlazioa du, Ministerioak zenbait bukaera ezeztatzeko eskubidea baitu. Interneteko burua deituriko hamahiru Root-Server-ak kontrolatzen ditu. Garapen bidean dauden herrialdeek kritikatu egiten dute iparramerikarrek interneten duten aginte hori. ICCAN-ek funtzio teknikoak betetzen ditu, nagusiena domeinu izenak banatzea delarik. Ez du ardurarik komertzioarekiko segurtasunarekin, ezta iruzurra, sinadura digitalak eta abarrekin. Bere funtsezko funtzioa Internet aurrera eramateko ikuspegi teknikoaz arduratzea da. Bi edo hiru egunetan azaltzen diren oztopoak konpontzen dituzte, arazoa handia bada aste batekoak izan daitezke. Gobernuek erabaki beharko balute, ordea, hilabeteak beharko lituzkete Sareari arazo handiak sortuaz. Erantzun azkarreko gaia da. Interneten garapen bikaina bereziki datza “aholku kide“ eta burokraziaren menpe ez dagoelako. ICCAN-ek etorkizuneko Internet-en banaketa aztertuko du hurrengo bi urtetan.

ICANNek guztion parte-hartzea bilatzen du[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interneteko munduko politikaren inguruan interesatuta dagoen edozein pertsonari irekita dago. ICANNek hainbat foro ditu eta hauetara bere web orriaren bitartez sar gaitezke bertan dagoena begiratu eta parte hartzera. Gainera, urtean zehar, hainbat bilera irekietarako deialdia egiten du.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]