III. mendeko krisialdia

Wikipedia, Entziklopedia askea

III. mendeko krisialdia 235 eta 284 bitarteko gerra zibileko eta kaos ekonomikoko egoerari ematen zaion izena da. Krisiak instituzioetan, gizartean eta ekonomian aldaketa sakonak eragin zituen. Hori dela eta, batzuen ustez Antzinatea eta Erdi Aroa bereizten duen epea da III. mendeko krisi hau.

50 urte horietan hiru krisi aritu ziren Inperioa erasoan: gerra zibilak, kanpoko inbasioak eta hiperinflazioko ekonomia. Inperioko bideragarritasunak etorkizun latzena zuenean, Dioklezianoren erreformek (Inperioa bitan banatzea besteak beste) berpiztu egin zuten. Honela, Inperioa Dominatu izeneko epean sartu zen. Hurrengoak Tetrarkia eta Berant Erromatar Inperioa izan ziren.

III. mendeko krisialdian, Erromak 20 edo 25 enperadore inguru izan zituen. Zehatz esatea ez da erraza, aldi berean titulua askok aldarrikatu zutelako. Gehienak jeneralak ziren. Inperioko zati baten gaineko boterea lortzen zuten berehala bataila batean galtzeko. 2 edo 3 urtez gobernatu zuten batez beste.