Irlandako Armada Errepublikarra
Wikipedia(e)tik
(IRAtik berbideratua)
Irlandako Armada Errepublikarra (Irish Republican Army ), IRA, historian zehar adar eta erakunde desberdinetan banatu izan da eta, egun, banatzen da:
- Irlandako Armada Errepublikarra (1919-1921): (Old IRA edo IRA Zaharra) Erresuma Batuaren aurka, Irlandaren independentziaren alde, 1916 eta 1921 bitartean borrokatu zuen armada. Bake-akordioak bitan bereizi zuen armada.
- Irlandako Armada Errepublikarra (1922-1969): 1922 eta 1923 bitarteko Irlandako Gerra Zibilean zehar bake-akordioaren kontra zegoen zatia. 1969an berriro erdibitu zen.
- Irlandako Armada Errepublikarra-Ofiziala (Official IRA) (1969-1973): Gerra zibiletik zetorren adarra zen hau. 1973an armak utzi zituen, marxismoarekin lerrokatu eta klase gatazka nazionalaren kaltetan lehenetsi ondoren.
- Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarra (Provisional IRA, PIRA): 1969ko zatiketan sortu zen adar nazionalista. 2006an bere kanpaina armatua bukatutzat jo zuen.
- Jarraipeneko Irlandako Armada Errepublikarra (Continuity IRA, CIRA): Behin-behineko IRAren zatiketa, 1986an osatua, Sinn Féinek Ipar Irlandako parlamentuan eserlekuak hartzearen kontrakoa.
- Benetako Irlandako Armada Errepublikarra (Real IRA, RIRA): Behin-behineko IRAren zatiketa, 1997an osatua eta Ostiral Santuko Akordioaren aurkakoa.
| Hau argipen orri bat da, izen bera izan beharko luketen artikuluak desberdintzeko. Hona lotura baten bidez iritsi bazara, mesedez itzul zaitez hara eta zuzen ezazu lotura, artikulu egokira eraman dezan. |