ISO 639

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:49, 13 urtarrila 2014

ISO 639 araua hizkuntzentzat eta hizkuntza familientzat kodeak ematen dituen estandarretako bat da. Ataletako hiru dagoeneko argitaratuak daude, besteak oraindik garatzen ari dira.

ISO siglak International Organization for Standardization, hau da, Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundea adierazten du.

  • ISO 639-1: 2002 Hizkuntzak izendatzeko kodeak -- 1. atala: Alfa-2 kodea.
    • Bi letrako kodeak zenbait hizkuntzentzat.
  • ISO 639-2: 1998 Hizkuntzak izendatzeko kodeak -- 2. atala: Alfa-3 kodea.
    • Hiru letretako kodeak hizkuntza eta hizkuntza familientzat. 1. ataleko hizkuntza guztien kodeak ere agertzen dira.
  • ISO 639-3: 2007 Hizkuntzak izendatzeko kodeak -- 3. atala: hizkuntzen estaldura ulergarri batentzako Alfa-3 kodea.
    • 2. atalean baino kode gehiago daude, baina ez dira 2. atalean dauden hizkuntza familiak sartzen.
  • ISO 639-4: 2007? Hizkuntzak izendatzeko kodeak -- 4. atala: inplementazio gidak eta hizkuntzen kodeketarako arau orokorrak.
  • ISO 639-5: 2007? Hizkuntzak izendatzeko kodeak -- 5. atala: hizkuntza familia eta taldeentzako Alfa-3 kodea.
  • ISO 639-6: 2007? Hizkuntzak izendatzeko kodeak -- 6. atala: hizkuntza aldaerentzako Alfa-4 kodeak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: ISO 639 Aldatu lotura Wikidatan