ITER

Wikipedia, Entziklopedia askea
ITER
The way to new energy
Datuak
Motaikerketa proiektua, Tokamak eta megaproject (en) Itzuli
HerrialdeaFrantzia
Agintea
KudeatzaileaThe ITER Organization (en) Itzuli
Egoitza nagusi
BabesleaEuropar Batasuna, India, Japonia, Txinako Herri Errepublika, Errusia, Hego Korea eta Ameriketako Estatu Batuak
Historia
Sorrera2006ko urriaren 24a
2006
AurrekoakJoint European Torus (en) Itzuli
OndorengoakDEMO (en) Itzuli
webgune ofiziala
Twitter: iterorg Youtube: UCZzwQDDag5eP4Rs-2d4nX5g Edit the value on Wikidata

ITER (International Thermonuclear Experimental Reactor; euskaraz: «Nazioarteko Erreaktore Termonuklear Esperimentala») nazioarteko proiektu zientifiko handi bat da, fusio nuklear bidez energia modu komertzialean ekoiz daitekeela frogatzeko sortua. Konplexutasun handiko proiektua da; proiektuaren ideia 1986an sortu zen, fusio nuklear bidezko erreaktore baten egingarritasun zientifikoa eta teknikoa frogatzeko asmoz. ITER Cadarachen (Rodanoren Ahoak, Frantzia) ari da eraikia izaten, eta 14000 milioi euro inguru kostako da, historiako bosgarren proiektu garestiena Apollo Programaren, Nazioarteko Espazio Estazioaren, Manhattan Proiektuaren eta GPS sistemaren ondoren.

ITER proiektuan zazpi herrialde eta erakundek hartzen dute parte: Europar Batasunak, Indiak, Japoniak, Txinako Herri Errepublikak, Errusiak, Hego Koreak eta AEBek. Europar Batasunak kostuaren % 45 inguru jarriko du, eta gainerakoek % 9 gutxi gorabehera.[1][2][3]

ITER fusio-erreaktorea Tokamak motakoa da, 500 MW-eko potentzia sortzeko diseinatua. Fusio prozesua abiarazi eta iraunarazteko eman behar zaiona baino energia gehiago sortzen duela frogatzea du helburu nagusia, gaur artean inongo fusio-erreaktorek lortu ez duena. ITERaren instalazioen eraikuntza 2007an hasi zen, baina proiektuak atzerapen eta gainkostu handiak izan ditu. Ez da espero eraikuntza-fasea 2019a baino lehen amaituko denik. Erreaktorearen abiaraztea urte horretan bertan izatea espero da eta plasma-saiakuntzak 2020an hasiko dira, baina deuterio-tritio fusio osoa ez da 2027a baino lehen hasiko[4], eta hori aurretik izango dituen arazo teknikoak arrakastaz konponduko balitu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Amos, Jonathan. (2010ko urriaren 14a) Key component contract for ITER fusion reactor. Bbc.co.uk.
  2. (Ingelesez) "ITER – Our Contribution". Fusionforenergy.europa.eu.
  3. (Ingelesez) "Lengthy ITER dispute concludes in favour of France". European Commission press release. Cordis.europa.eu (2005eko ekainaren 28a).
  4. (Ingelesez)"Noiz egongo da ITER hori erabilbarri"