Baionako eta Euskal Herriko Institutu Unibertsitario Teknologikoa
Baionako eta Euskal Herriko Institutu Unibertsitario Teknologikoa (IUT de Bayonne et du Pays Basque) Akitaniako Paue eta Aturrialdeko Unibertsitatearen (UPPA) zati den unibertsitatea da, 1985ean sortua. Baiona Ttipian du egoitza, Paul Bert plazan, Angelun beste campus bat badu ere. Urtero 900 bat ikasle berri jasotzen ditu. 2008-09 ikasturtean denera 2.600 ikasle zituen. 2008an eskola, jangela eta liburutegi berriak ireki dituzte Errobiko kasernan[1].
Guztira hamabi titulazio ezberdin eskaintzen ditu, teknologia diploma unibertsitarioak eta diploma unibertsitarioak. Horien artean, zientzia sozialei loturiko ikasketak dira nagusi.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ (Euskaraz) Euskonews: "Fakultatea, Baiona Ttipian"
[aldatu] Kanpo loturak
| Euskal Herriko unibertsitateak | ||
|---|---|---|
|
Baionako eta Euskal Herriko Institutu Unibertsitario Teknologikoa • Deustuko Unibertsitatea • ESTIA • Euskal Herriko Unibertsitatea • Mondragon Unibertsitatea • Nafarroako Unibertsitate Publikoa • Nafarroako Unibertsitatea • Udako Euskal Unibertsitatea |
||