Ian Paisley

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ian Paisley

Ian Richard Kyle Paisley (Armagh, 1926ko apirilaren 6a - Belfast, 2014ko irailaren 12a) Ipar Irlandako politikaria eta eliz-gizona da. Eliza presbiteriano baten fundatzailea, DUP alderdiko burua ere bada. Erresuma Batuko parlamentuko kidea izan da 1970z geroztik. Ipar Irlandako Asanbladan ere badauka bere eserlekua hauteskundeetan lortuta. Azken urteotan DUP unionisten artean alderdi nagusia bilakatu da, UUPren lekukoa hartuz. Autore joria izanda, ezagunak dira Errromako Eliza Katolikoren kontrako kritikak, baita homosexualitatearen legeztatzekoaren aurkakoak ere.

Eliza presbiteriarreko ministro zen baina eliza horrekin bat ez zetorrela eta, Ipar Irlandako eliza presbiteriar askea sortu zuen 1951. urtean. Ulster eta Britainia Handiaren arteko batasunaren alde agertu zen hasieratik eta oso prediku bortitzak egin zituen katolikoen aurka. Protestante indarkeriazaleen buruzagi zela, Belfasteko legebiltzarrerako hautatu zuten 1970. urtean eta Britainiako legebiltzarrerako handik gutxira. Europako legebiltzarreko diputatua da 1979. urteaz geroztik. 1981. urtean protestanteek osaturiko talde paramilitarra antolatu zuen; Liverpoolgo berritzaile protestanteen elizaren aitzindaria da 1982. urtetik aurrera.

Irlandako bake negoziazioak hasi zirenean, Paisley elkarrizketetara gonbidatu zuten (1992), hasieratik izan ziren arazo larriak, ez bakarrik bi komunitateen artean, baina unionisten artean ere. Paisley eta bere taldea ziren unionistetan gogorrenak. Izan ere, bake prozesua erabat ukatzen zuen Paisleyk, Ulsterrari autonomia politiko handia ematea baitzuen oinarrian. 1992ko abenduan Downing Streeteko Deklarazioa, bake akordioaren aurrekoa, kaleratu zenean, Paisleyk britainiar gobernua IRAko hiltzaileekin negoziatu izanaz salatu zuen, eta irlandarren interesei traizioa agiteaz. 1995etik aurrera, bake prozesuak aurrera egin ahala, beti ahalegindu da Paisley prozesu hori oztopatzen eta geldiarazten.

IRAk bere armak suntsitu ondoren gutxinaka prozesuaren alde egin eta denbora batez Sinn Feinekin gobernuan egon zen Ian Paisley, Martin McGuinness lehen ministroaren ondoko zuela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ian Paisley Aldatu lotura Wikidatan