Ian Smith

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ian Smith

Ian Douglas Smith (1919ko apirilaren 8a - 2007ko azaroaren 20a) Hego Rhodesia, Rhodesia eta Nyasaland-eko Federazioa, Rhodesia, Zimbabwe Rhodesia eta Zimbabweko gobernuetan aritu zen politikaria izan zen 1948 eta 1987 urteen artean. 1964ko apirilaren 13tik 1979ko ekainaren 1erarte Rhodesiako Lehen Ministroa izan zen.

Zurien nagusitasunaren aldeko Rodesiako Frontea alderdiko kidea. Lehen ministro izan zen 1964an, eta 1965ean Britainia Handiari, bere kabuz, Rodesiaren independentziako eskaera aurkeztu zion, eta Commonwealth erakundetik kanpo utzi zuen. Bere burua gobernuburu izendatzeagatik nazioarteko kritikak izan zituen arren, Smith-ek aurrera egin zuen, eta berak eratutako zurien gutxiengoaren gobernuari eutsi zion, 1979an Abel Muzorewa buruzagi beltzak hauteskundeak irabazi zituen arte. Smithek gutxiengo zuriaren buru izanez jarraitu zuen parlamentuan 1980an Rodesia Zimbabweko errepublika bihurtu zenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ian Smith Aldatu lotura Wikidatan