Ibaizabal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ibaizabal
Astola zubia.JPG
Astola zubia, Abadiño
Ibaizabal (Euskal Herriko ibaiak)
{{#if: I   I   Ibaizabal
I
{{#if: A   A   Ibaizabal
A
Ibaizabal (Euskal Herriko ibaiak)
Kokapena Bizkaia
Luzera 63 km
Arroa 1.900 km²
Emaria 18 m³/s
Iturburua
Koordenatuak
Arrazola
43°6′6″N 2°34′53″W / 43.10167°N 2.58139°W / 43.10167; -2.58139
Ibai ahoa
Koordenatuak
Bizkaiko golkoa
43°19′31″N 3°1′7″W / 43.32528°N 3.01861°W / 43.32528; -3.01861

Ibaizabal[1] Durangaldetik igaro eta Nerbioi ibaiarekin batuta Bizkaiko sistema hidrografikorik zabalena sortzen duen ibaia da. 620 km2-ko arroa du, Nerbioi ibaiarekin batzen den tokiraino; eta Ibaizabalek, Nerbioik eta biek elkartuta, egindako arroa, berriz, 1.900 km2 da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaia sortzen hainbat errekak parte hartzen dute. Jatorriz Zumelegi izena duen ibaia da, Elorrio inguruko erreka errekastoek elkartzean sortua, Atxondora heltzean Arrazola erreka biltzen zaio, (Anboton jaiotzen dena (1.296 metro)) eta Ibaizabal izena hartzen du. Abadiñon Atxarte eta Oiz (1.026 m) eta Mañazar menditik jaisten diren hainbat errekak sorturiko Zaldu ibaia gehitzen zaizkio. Iurretan Mañarierreka, Lemoan Arratia ibaia, Basaurin Nerbioi ibaia, Bilbon Cadagua eta Erandion Asua ibaia batzen zaizkio, harik eta Portugalete eta Getxo bitartean itsasoratzen den arte.

Itsasoratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko itsasadarra»

Ibaizabal itsasadar bilakatzen da Bilboko Abusun, eta Bizkaiko golkoan hiltzen da, Abrako golkoan.

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkerretik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuinetik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaiaren kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko martxoan, Euskal Autonomia Erkidegoko sei ibairen kutsadura mailak Europar Batasunak ezarritakoak baino altuagoak zirela jakinarazi zen Uraren Esparru Zuzentarauaren bitartez. Ibai hauek ziren: Oria, Deba, Cadagua, Nerbioi, Ibaizabal eta Zadorra. Horien uretan, legeak araututakoa baino kopuru handiagoan zeuden kromoa, butilestanioa, lindanoa, kobrea, zianuroa eta merkurioa.[2]

Egoera horren kausa dira, besteak beste, ibai ertzetako industria jarduerak, arazketarik eza eta nekazarien isurketak. Hala ere, Euskadiko Ur Agentziak (URA) esan zuenez, arazoa ez zen ibaiak zikinago zeudela, baizik eta Europar Batasunak legeak gogortu zituela.

Gainera, Administrazio publikoek oraindik ere ez dituzte betetzen Europar Batasunaren 91/271 Zuzentaraua (1991. urtekoa) eta hura betearazteko Espainiako 11/1995 Errege Dekretua (1995. urtekoa). Hiriguneetako hondakin urak tratatzeari buruzko bi lege horietan zehaztuta dago hondakin ur guzti-guztiak bildu eta araztu egin behar zirela 2006ko urtarrilaren 1erako. Bereziki larria da egoera Ibaizabalen adarra den Nerbioi ibaian, Aiaraldean industria jarduera handia dagoen arren ez baitute araztegirik; eta Urduñan ere ez.[3][4][5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ibaizabal Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa