Ibarrekolanda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 43°16′31″N 2°57′30″W / 43.27528°N 2.95833°W / 43.27528; -2.95833

Ibarrekolanda auzoa Zorrotzatik ikusia

Ibarrekolanda Deustuko auzoa da eta Bilboko lehen distrituaren barnean dago. Iparraldean San Ignazio eta hegoaldean Doneperiagako auzoak daude. XX. mende erdialdera arte auzoan baserriak eta ortuak baino ez zeuden, eta Zubiria familiaren jauregia.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

1925. urtean Deustuko Elizateaak bere independentzia galdu egin zuen Bilborekiko anexioaren eraginez. Momentu hartatik aurrera Ibarrekolanda, Deustuko beste zonaldeak bezala (Arangoiti, San Ignazio, Elorrieta eta Zorrotzaurre), Bilboren barne gelditu ziren; nahiz eta Deustuko barrutian dirauten.

1950eko hamarkadan gaur egungo Ekonomia eta Enpresa Zientzen Fakultatea jaio zen.

1960ko hamarkadatik aurrera, hiriaren etxebizitza beharrak asetzeko, etxebizitza ugari eraiki zen. 38,70 hektarea ditu auzoak eta bertan 11.748 biztanle bizi dira, Bilbon dentsitate gehien duten auzoen artean dago. Horrela Arbolagaña (zuhaitz baten gainean oholtza zeuden) txakolindegia desagertu zen. Lehendakari Agirre etorbideak bitan banatzen du auzoa.

[aldatu] Garraio Publikoa

[aldatu] Autobusa

Auzoa Bilboko erdigunea eta bestelako auzoekin batzen dituen lau Bilbobus linea daude. Autobusak Lehendakari Agirre etorbidean zehar egiten dute garraioa.

Linea Ibilbidea Maiztasuna (min)
10 Elorrieta - Plaza Biribila 15´
13 Txurdinaga - San Ignazio 15´
18 Zorrotza - San Ignazio 15´
71 Miribilla - San Ignazio 20´

[aldatu] Metroa eta trenbidea

Bilboko metroaren Tarte Amankomunaren Sarrikoko geltokia, Benidorm kalea eta Lehendakari Agirre etorbidean dago. Metroaren eraikitze lanak hasi zirenean, bigarren sarbide bat jartzea pentsatu zen, Arrue Margolariak eta Lehendakari Agirre etorbidea batzen diren tokian, baina azkenik ez zen beharrezkotzat jo.

1995. urtean Bilboko metroa zabaltzearekin batera EuskoTrenen Plentziako linearen Erandiotik aurrerako tartea metroaren lehen linea bilakatu zen. Horrela Erandio eta Bilboko Deustuko auzoaren arteko tartea bertan behera geratu zen. Horrekin batera, Orixe kalean zegoen geltoki zaharra. Ondorengo urteetan trenbidea kendu zen eta gaur egun ez da trenbidearen arrastorik geratzen.

[aldatu] Kale garrantzitsuenak

  • Lehendakari Agirre etorbidea
  • Orixe kalea
  • Larrako Torre Kalea

[aldatu] Unibertsitatea

Hemen dago Euskal Herriko Unibertsitatearen fakultate bat Ekonomia eta Enpresa Zientziena. 1955 hasita, lehen Zubiria jauregiko gunean, gaur egun 6000 bat ikasle ditu.

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak