Iberiar Penintsulako Gerra
| Iberiar Penintsulako Gerra | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Napoleondar Gerrak | |||||||
|
|||||||
| Gudulariak | |||||||
| Buruzagiak | |||||||
Iberiar Penintsulako Gerra edo Espainiako Independentzia Gerra Napoleondar Gerren barnean Iberiar penintsulan Espainiak, Portugalek eta Erresuma Batuak, alde batetik, eta Frantziako Lehen Inperioak, bestetik, borrokatutako gatazka izan zen. Gerra hasi zen armada frantziarrek Portugal 1807an eta Espainia 1808an konkistatzean. Seigarren Koalizioak 1814an Napoleon gailentzean amaitu zen.
Britainiar eta Portugaldar armadek Portugal defendatuta, Espainian tropa erregularrek zein irregularrek (elkarren arteko loturarik gabeko gerrillarien taldeek) frantziarrei aurre egiten zieten. Napoleonen armadak, hornidurak galtzeko beldur, ez ziren espainiarrak gainditzeko eta lurraldea baketzeko gai. Gerrako azken urteetan, Errusiaren inbasioa zela medio Frantzia larri ahulduta zegoela, Wellingtongo dukea buru zuten armada aliatuek frantziarrak Pirinioez bestaldera eraman zituzten.
Gerrako zamak Portugalgo eta Espainiako egitura soziala eta ekonomikoa suntsitu zituen, eta istiluz beteriko epeari hasiera eman zion. Iberiar Penintsulan, frantziarren aurkako gerran borrokatutako ofizialek 1850 arte burutu zituzten hainbat gerra zibil (tartean Lehen Gerra Karlista), liberal eta absolutisten artean. Penintsulako Gerrak Ameriketako kolonien gainean ere eragina izan zuen, eta haien independentzia prozesua piztu zuen txinparta izan zen.