Iberiar penintsula

Koordenatuak: 40°14′24″N 4°14′21″W / 40.24°N 4.2392°W / 40.24; -4.2392
Wikipedia, Entziklopedia askea
Iberiar penintsula

Satelitezko irudia
Geografia
KokapenaHegoaldeko & mendebaldeko Europa
Azalera581.471,1 km2
Punturik garaienaMulhacén
Politika
Herrialdea Andorra
Hiri populatuenaAndorra la Vella
Herrialdea Gibraltar
Hiri populatuenaGibraltar
Herrialdea Portugal
Hiri populatuenaLisboa
Herrialdea Espainia
Hiri populatuenaMadril
Herrialdea Frantzia
Hiri populatuenaFont-Romeu-Odeillo-Via
Herrialdea Euskal Herria
Hiri populatuenaBilbo
Herrialdea Katalunia
Hiri populatuenaBartzelona
Herrialdea Galizia
Hiri populatuenaVigo
Gizartea
Biztanleria58 milioi


Iberiar penintsula[1] Europaren hego-mendebaldean kokatuta dagoen penintsula da. Espainia, Portugal, Andorra eta Gibraltar daude bertan.

Geografia

Erdiuharte izanda, itsasoz inguratua dago ia alde guztietatik: iparraldean Bizkaiko golkoa, mendebalde-hegoaldean Ozeano Atlantikoa eta ekialde-hegoaldean Mediterraneoa daude. Europara Pirinioek lotzen dute.

582.925 kilometro karratu ditu penintsulak.

Ibaiak

Ibai handiek zeharkatzen dute, hala nola, Duero, Ebro, Tajo, Guadalquivir, Guadiana, Jucar eta Segura.

Mendiak

  1. Mulhacen (Granada): 3.482 m.
  2. Aneto (Huesca): 3.404 m.
  3. Veleta (Granada): 3.392 m.
  4. Posets (Huesca): 3.375 m.
  5. Monte Perdido (Huesca): 3.355 m.

Lurmuturrak

Iparraldeko muturra Estaca de Bares (Coruña) da, eta ipar-ekialdeko bazterrean, Creuseko lurmuturra dugu (Girona). Hego-ekialdean, Gata (Almeria). Hegoaldean, Gibraltarko itsasartea mugatzen duen Tarifa (Cadiz), hegoaldeen dagoen Europako puntua dena. Hego-mendebaldean, azkenik, Sao Vicente (Algarve) dugu.

Historia

Hizkuntzak

Gaztelania eta portugesa hizkuntza nagusiak dira, penintsulatik kanpo nabarmenki hedatu izan direnak. Muga aldean, bien arteko nahasketak ere lekua hartzen du, portuñol deitutakoa. Hirugarren mintzatuena katalana da, horren ondoren galiziera (galaikoportugesa) eta euskara ditugu, eta azkenik mintzaira gutxituak ere badiren asturiera, aragoiera eta aranera (okzitaniera), besteak beste.

Erreferentziak

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-11-01).

Ikus, gainera


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iberiar penintsula