Iberiera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iberiera
Iberieraren hedapena berde argiz.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaHila
EskualdeaIberiar penintsulako eskualde mediterraneoa
Hizkuntza sailkapena
Hizkuntza isolatua
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza bakartua
AlfabetoaIberiar idazketa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3xib
Glottologiber1250
IETFxib

Iberiera[1] erromatarrak iritsi baino lehen Iberiar penintsula sortaldean eta gaurko Frantziaren hegoaldean hitz egiten zen jatorri ezezaguneko hizkuntza da.

Hizkuntza hau ez da ia ulertzen, hitz solte batzuk kenduta, alfabetoa (edo hobeto esanda, signarioa) ia osorik ulertzen den arren, signario honetan bertan idatzita dauden lekukotasun zeltiberikoei esker, lekukotasun nahikorik ez dagoelako eta hizkuntza ez indoeuroparra delako. Bere fonetika, dena den, nahiko ondo ezagutzen da, eta euskararenaren antzekoa da, hasperenik ezaz aparte.

Ez dago argi zein adar linguistikori atxiki ahal zaion, ezeinekin lotu ahal bada. Historikoki euskararekin lotu nahi izan da, baina ikuspegi honek (euskoiberismo deritzona) gaur egun ez dauka inolako prestijiorik.

Hitz egiteari utziko zitzaion K.o. II. mendean, gutxi gora behera, latinaren bultzadaren aurrean.

Erreferentziak

  1. 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).