Iberoamerika
Iberoamerika[1] Espainiak eta Portugalek beren aginpean izandako Ameriketako zenbait herrik osaturiko multzoa da.
Aipaturiko herrialdeen eskuetan egon diren herriak: Argentina, Bolivia, Costa Rica, Kuba, Txile, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Panama, Paraguai, Peru, Dominikar Errepublika, Uruguai, Venezuela, Puerto Rico, Brasil, Haiti, Guyana frantsesa, Martinika eta Guadalupe.
Iberoamerikak 20.585.397 km2 dauzka guztira, eta 380.900.000 biztanle (1983). Baliabide natural handiak ditu; petrolioa, burdina, kobrea, bauxita, zilarra, zura, laboreak, arraina. Biztanle-kopuruaren hazkundea, Afrikakoarekin batera, munduko handiena da (% 2´7 urteko, 1965-1975 bitartean).
Batzuetan, termino honen baitan Espainia eta Portugal ere sartu dira, baita Andorra zenbaitetan ere.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.