Martxa Luzea

Wikipedia(e)tik
Ibilaldi Luzea» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ibilaldi Luzearen zeharkaldia erakusten duen mapa

Martxa Luzea[1] (txinera tradizionalez: 長征; txinera sinplifikatuz: 长征; pinyina: Chángzhēng) Txinako Alderdi Komunistako tropek, 1934 eta 1935 urteen artean, Txina barnean zehar egindako bidaia izan zen. Soldaduok Txinako Errepublikaren tropetatik ihesi egiten zuten.

Komunistek Jiangxiko probintzia menditsua, herrialdearen hegoaldean, beraien kontrolpean izatea lortu zuten, eta bertan Txinako Sobietar Errepublika aldarrikatu zuten. 1934ko urrian Chiang Kai-shekek zuzendutako indar nazionalistek komunistak inguratu zituzten. Buruzagi komunistek, orduan, iparraldera joatea erabaki zuten. Urtebeteko epean, Shaanxiko probintziara iritsi ziren, bertan euren kontrola mantenduz.

Mao Zedongek Txina ipar-mendebaldean eskualde komunista ezartzea lortu zuen. Txinako komunistek egindako ibilbide gogorrari "Ibilaldi Luzea" edo "Martxa Luzea" deritzo. Ehun bat mila gizon abiatu ziren euren familiekin 1934an Mao eta Lin Piao nagusi zituztela. Egunean 60 eta 80 kilometro bitartean egiten zituzten eta Shensira 19435eko urriaren 20an iritsi ziren. 100.000 komunista haietatik 30.000 besterik ez ziren bizirik atera martxa hartatik, 12.874km egin ostean. Martxa Luzea Txinako Herri Errepublikarentzat inspirazio abertzalearen iturri handia izan da. Tatu ibaia pasatu zutenekoa, Tashueh Shan mendiak igaro zituztenekoa eta Sikan padura eskualdean zehar ibili zirenekoa ekartzen dituzte gogora.

Martxa luzearen ondorioz, komunistek eskualde trinko eta leial bat lortu zuten, inoiz ere ez galduko zutena. Beste ondorioetako bat hauxe izan zen: Mao Zedongek bere buruzagitza indartu ez ezik, eztabaida ezina bihurtu zen bere alderdiaren barruan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martxa Luzea
  • (Gaztelaniaz) Ibilaldi Luzea, www.china.org.cn Txinako webgune ofizialeko artikulua