Ibiltarte

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ibiltartea estatistikan erabiltzen den sakabanatze neurri absolutua da. Honela kalkulatzen da:

I=x_{max}-x_{min}

Hau da, lagin datuetarako, datuetan aurki daitekeen balio handiena ken balio txikiena da. Zenbat eta handiagoa izan, sakabanatzea handiagoa dela baiezta daiteke.

Bi datuetan bakarrik oinarritzen denez eta hauek gainera muturreko datu izan daitezkeen handiena eta txikiena izanik, ez da gomendagarria datu kopurua txikia denean. Datu kopurua handia denean ordea sakabanatzea neurtzeko adierazgarriagoa dela esan daiteke.

Froga daiteke ibiltartea desbideratze estandarra baino bi aldiz handiagoa dela beti.

Ibiltarteari dagokion sakabanatze neurri erlatiboa ibiltarte erlatiboa da.