Ibn Hawqal
Wikipedia(e)tik
Muḥammad Abū’l-Qāsim Ibn Ḥawqal (Nisibis, egungo Turkia, X. mendea) arabiar geografialaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Kitab surat al-ard (Lurraren antolamenduaren liburua) idatzi zuen Muqaddasirekin batera, arabiar geografo bikainena izan zen Hejirako urrezko mendean (musulmanen IV. mendea, kristauen X. mendea).
Ibn Hawqualen lana ez da grekoen kartografia tradizioan kokatzen, aitzitik, mundu musulmanaren atlasa egitea zuen helburu. Nolanahi ere oso lan aberatsa da, turkiarrez, kazakhstandarrez, Afrika Mendebalaz, Nubia eta Italiaren hegoaldeaz ematen baitu informazioa; atal oparoenak islamaren mendebalari, Siziliari batez ere, eta Transoxianari eskainiak dira.
Horrez gainera, Hawqual izan zen ekonomiaz arduratu zen lehen geografoa.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.