Ibon Koteron

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ibon Koteron
Datu pertsonalak
Jaio 1967eko urtarrilaren 5a
Euskal Herria Bilbo (Euskal Herria)
Webgunea Ibon Koteronen webgunea

Ibon Koteron (Bilbo, 1967-) euskal musikaria da, gaur egungo albokaririk aktiboenetarikoa dena. 20 urterekin hasi zen musika tresna hori jotzen ikasten, eta berehala irakasteari ekin zion. Gaur egun Euskal Herriko eskolarik garrantzitsuena kudeatzen du, Kepa Junkera musikari ezagunarekin batera. Albokari tradizional nagusiekin harremanak eduki eta gero, hauek omentzeko ekitaldiak antolatzen ibili zen, Leon Bilbao (Arteaga, 1996) eta "Txilibrin"i (Bilbo, 1998) egindakoetan.

Hainbat elkarlan egin izan ditu Tomas San Miguel, Fran Lasuen, Tapia eta Leturia eta Berrogüettoren musikariekin, besteak beste.

Halaber, filosofia irakaslea eta Nafarroako gaita edo dultzaina jolea da.

Eduki-taula

[aldatu] Diskografia

  • "Leonen Orroak" (1996), Kepa Junkerarekin batera.
  • "Airea" (2004).

[aldatu] Abestiak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak