Ich bin ein Berliner

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John F. Kennedy estatubatuar presidentea Berlingo bere hitzaldian zehar.

Ich bin ein Berliner (alemanaz literalki Berlindar bat naiz) 1963ko ekainaren 26an John F. Kennedy estatubatuar presidenteak Mendebaldeko Berlinera eginiriko bisitan aipatu zuen esaldi ospetsua da. Esaldi honen helburua Ameriketako Estatu Batuak Mendebaldeko Alemaniari, eta bereziki berlindarrei ematen zien babesa adieraztea zen. Garai hartan Mendebaldeko Berlin herrialde komunisten blokearen barnean kokatuta zegoen, eta Berlingo harresiak hiria bitan banatzen zuen.

Hitzaldi hau Kennedyk bere politika ibilbidean eskeinitako onenen artean sailkatu ohi da, Gerra Hotzeko une nabarmenetakoen artean ere badago. Mendebaldeko Berlingo hiritarrentzat babes moral garratzitsua izan zen, hauek Ekialdeko Alemaniaren barnean okupazio baten beldurrez bizi baitziren. Kennedyk Rathaus Schöneberg eraikineko balkoitik honako hau esan zuen:

« Two thousand years ago the proudest boast was civis Romanus sum [I am a Roman citizen]. Today, in the world of freedom, the proudest boast is 'Ich bin ein Berliner!'... All free men, wherever they may live, are citizens of Berlin, and, therefore, as a free man, I take pride in the words 'Ich bin ein Berliner!

Orain dela bi mila urte esaldirik loriatsuena civis Romanus sum zen [ Erromako hiritar bat naiz]. Gaur egun, askatasunaren munduan, esaldirik loriatsuena 'Ich bin ein Berliner!' da... Gizon aske guztiak, edonon bizi direla ere, Berlingo hiritarrak dira, eta, hortaz, gizon aske gisa, 'Ich bin ein Berliner!' hitzetaz harro nago.

 »
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak