Ida mendia (Turkia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Troadeko mapa, Ida mendia hegoaldean.
Artikulu hau Turkiako mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Ida.

Ida mendia (turkieraz: Kazdağı, kazdaːɯ ahoskatua, Kaz Dağları, edo Karataş Tepesi)Asiako mendikate bat da (1774 metro punturik garaienean), Troadean, Turkian dagoena, Troiako lurraldea mugatzen duena. Tontorrik garaienak Cotyle eta Gargaro dira. Azken hau, sarri elurtuta egoten da. Troaden aurrera egiten duen gainak, Lekto izena hartzen du.

Lekto, antzinatean, antzinatean, Tenedosetik Lesbosera nabigatzeko kostaldeko ibilbidean kokatua zegoen.

Kareso (Kokabas Çay), Rodio (Koka Çay), Graniko (Biga Çayi), Esepo (Gönen Çay), Eskamandro (Mendere Çay) eta Simois (Dümruk Su) mendi honen iparraldeko magaletik igarotzen dira, Lektotik nahiko urrun.

Estrabonen arabera, Lektoko gainean okertu ondoren Ideo edo Adramiteno Golkoa zabaltzen da, Gargara eta Pirra gainek mugatua alde banatatik.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Homeroren testuetatik eta Troiar Ziklotik sortutako elezaharrek, hainbat gertaera mitologikoen eskenategi bihurtzen dute:

  • Ganimedes printze troiarra Zeusek bertan hazten du.
  • Afroditak, bertan liluratu zuen Ankises hilkorra
  • Paris, Priamo erregearen semea bertan utzia da jaio ondoren, eta, Parisek berak, bertan aurkitzen du beranduago bere emaztea izango den Enone. Bere epaiketa ospetsuaren tokia ere bada.
  • Olinpiar jainkoak, bertan geratzen dira Troiako gerra ikusteko

Hera eta Cibelesen santutegia ere bazen. Azken hau, han, Mater deum magna Idaea, "Jainkoen Jainkosa Ama, Idako jainkosa". Jainkosa hau, bertan ezarriko zen K.a. VIII. mendean Galaziako Pesinonte utzi ondoren.

Homerok, mendikatea, "Mila iturrien Ida" bezala deitu zuen. Mendiaren maldak, animalia basati asko dituen basoz estaliak daude. Ida, "animalia basatien ama" bezala ere deitua da.

Batzuetan, Ida izenak, Troade osoa izendatzen du.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ida mendia (Turkia) Aldatu lotura Wikidatan