Idazkera piktografiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irakeko Kish mesopotamiar hiritik datorren idazkera piktografikoz grabatutako harrizko taulatxoa. K. a. 3500ean datatua dago. Buruak, oinak, eskuak, zenbakiak eta trailuak irudikatzen dituzten piktogramez osatua dago. Britainia Handiko Oxfordeko Ashmolean Museumeko Antigoalekotasunen Sailean kontserbatua dago.

Idazkera piktografikoa Neolito garaiko idatzitako komunikazio modu bat da. Modu honetan, gizakiak piktografiak harrian eginiko marrazkien bidez objektuak irudikatzeko erabiltzen zituen.

Harrietan eginiko idazkera da espresio grafikoaren lehen adierazpena, eta kode grafikoko zeinu bakoitza esaldi edo testu oso baten itzulpena izateagatik bereizten da. Idazkera mota hau piktogramaz osatua dago, hau da, objektuak irudikatzen dituzten zeinuz.

Piktografian eskenek kausazko xedea zuten. Gizakiak bufaloak ehizatzen marrazten ziren bufaloak ehizatuak izateko, gainera, erabilitako ikurrak ikonikoak ziren (irudikatzen zutenaren antza zuten, zezen bat zezen bat zen eta ez beste ezer). Denborarekin, piktografiaren tokia ideografiak hartu zuen.

Komunikazio mota honen abantaila pertsonak, nahiz eta hizkuntza bera ez hitz egin, elkar uler daitezkeela da, piktogramek ez baitute hizkuntza baten forma linguistiko edo fonetikoari erreferentziarik egiten. Alabaina, bere desabantaila nagusia kontzeptu abstraktuak irudikatzeko ez duela balio da.

Sumertarrek idazkera piktografikoari eman zioten lehen erabileretako bat salgaiak kudeatzea izan zen, pertsona baten sumertar tenpluak zenbat zerri, asto edo labore zaku jaso behar zituen adieraztea zen kontua. Beranduago, sumertarrak, ziri formako ezaugarriak zituzten buztinezko plaketan idazten hasi ziren, idazkera kuneiformea sortuz.

Idazkera piktografikotik abiatuta bi esparru ireki ziren:

  • Mesopotamian piktogrametako marrazkiak idealizatu ziren, jatorrizko marrazkiaren forma gogorarazten zuten zenbait marrez aldatuz. Beranduago, marra horiek liraindu egin ziren eta jatorrizko piktogramekin zuten antzekotasuna galdu egin zen.

Piktogramak gaur egun oraindik erabiltzen dira seinale edo argibide bezala. Bere izaera grafiko eta estilo nahiko errealistagatik, beste batzuen artean, komun publikoak, aireportu eta tren geltokiak adierazteko. Alabaina, ikur hauek ere oso zehatzak dira kultura bakoitzarentzat. Adibidez, kultura batzuetan gizonezkoek jantzi baten antzerako arropa daramate, eta, beraz, komunaren ikurra ere ez da unibertsala. Idazkera piktografikoa teknika poetiko modernista bezala erabili izanaren ardura Ezra Poundi eman zaio, frantziar surrealistek jatorria Ozeano Barearen iparmendebaldeko amerindiarretan dutela dioten arren, nortzuk idazkera mota hau totemen bidez sartu zuten.

ISO 7001: Informazio ikur publikoak nazioarteko arauak piktograma multzo estandar bat definitzen du. Beste piktograma multzo arrunt batzuk arroparen edo produktu kimikoen etiketetan agertzen direnak dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]