Idazmakina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Idazteko makina» orritik birbideratua)
Underwood Five markako mahaigaineko idazmakina mekanikoa.

Idazmakina letra-moldeak euskarri batean, normalean paperean, inprimatzen dituen gailu mekaniko edo elektromekanikoa da.[1] Idazmakinak giltza bat du letra bakoitzeko, eta hura sakatzean letra euskarrian markatuta geratzen da. 1860ko hamarkadan asmatua izan ondoren, idazmakina ezinbesteko tresna bihurtu zen edozein testu idazteko. Idazle profesionalek, bulegariek zein beste edozein pertsonak etxean idazteko bitarteko gisa arrunt bihurtu ziren. 1980ko hamarkadaren amaieran ordenagailu pertsonalek idazmakina ordezkatzen joan ziren, eta XX. mendearen hasierarako ia desagerturik zeuden.[2] Gaur-gaurkoz erresistentzia eta nostalgia ikur bilakatu dira.[3]

QWERTY teklatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latham Sholes-en giltzadia, 1878ko QWERTY giltzadi bat AEB

Idazmakinetako giltzadiaren goiko ezkerreko giltzekin osatutako hitza da QWERTY. Hasieran, idazmakina mekanikoen garaietan, ingeniarien kezka nagusia giltzak, azkar idazterakoan, elkar trabatuta ez geratzea zen. Ingelesez askotan eta gutxitan erabiltzen ziren letrak tartekatuta osatu zen tekleten posizioa, asko erabiltzen ziren teklak edo giltzak elkarren ondoan ez geratzeko. Gero, idazmakina saltzaileek "typewriter" azkar idazteko erakustaldia erraz egiteko[4][5], goiko lerrora igo zuten R letra.

Latindar alfabetoan idatzitako beste hizkuntza batzuetan QWERTY teklatuaren aldaerak erabiltzen dira, hala nola AZERTY frantsesez[6], QZERTY italieraz[7] eta QWERTZ alemanez[8].

Idazketa motela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordenagailuen garaian, bada idazmakinari heldu eta idazketa analogikoagoa nahiago duen korrontea. "The Typewriter insurgency"[9] manifestuak jasotzen du mugimenduaren esentzia:

« Erreala hautatzen dugu irudikapenaren aurrean, fisikoa digitalaren alboan, iraunkortasuna galgarriaren ondoan, autosufizientzia hobesten dugu efizientziaren gainetik. »
The Typewriter insurgency

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Idazketa eta Qwerty teklatuen historia laburra» eu.eferrit.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-11).
  2. Bereziartua, Gorka. (2011-05-04). «Ohar nekrologikoa idazmakina bati» Boligrafo gorria (Noiz kontsultatua: 2022-11-11).
  3. «Harkaitz Cano - Idazmakinak: binilo berria?» harkaitzcano.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-11).
  4. (Ingelesez) «The Origin Of QWERTY» Hackaday 2016-03-15 (Noiz kontsultatua: 2019-10-03).
  5. (Ingelesez) Gould, Stephen Jay. “The Panda’s Thumb of Techhnology”. (Noiz kontsultatua: 2019-10-03).
  6. (Gaztelaniaz) «Teclado AZERTY» Tipos de teclado.
  7. (Italieraz) «Mutazione della mappa italiana» CDF-the Collider Detector at Fermilab: Padova Group.
  8. (Ingelesez) Kluyver, Cornelis A. de. (2010). Fundamentals of Global Strategy: A Business Model Approach. Business Expert Press, 18 or. ISBN 9781606490730..
  9. «The Typewriter Insurgency» typewriterinsurgency.webstarts.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]