Ideia
Wikipedia(e)tik
Pizturiko bonbilla: ideia baten ikurra.
Ideia (antzinako grezieraz: ἰδέα, eidon, ‘ikusi nuen’) gauza baten irudikapen abstraktu eta orokorra da, gogoak edo adimenak eratua[1]. Terminologia filosofikoaren arabera lau ikuspegitik aztertu daiteke[2]:
- Logika: kontzeptuaren baliokidea da, esanahia duena.
- Ontologia: benetako munduan existitzen den material baten baliokidea da.
- Transzendentzia: ezaguera baten baliabidea da.
- Psikologia: irudikapen mental subjektiboaren baliokidea da.
Ideia terminoa aipatu zuen lehendabiziko filosofoetako bat Platon izan zen, "Ideien Teoria" proposatu zuena. Gero, arrazionalismoak eta enpirismoak kontzeptua landu zuten.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Ideia, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=ideia
- ↑ Fernández Cepedal, José Manuel (1976), Idea, Diccionario de filosofía contemporánea, Salamanca: Sígueme, 213-216. or., http://www.filosofia.org/enc/dfc/idea.htm
| Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |