Identitate (matematika)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Matematikan, Identitatea adierazpen aljebraikoen arteko berdintza bat da, beti egiazkoa dena. Identitatea zenbakiz egiaztatzen da parte hartzen duen edozein aldagairen baliotarako.

Esaterako, xm + xn = x(m + n) identitate bat da, x, m eta n aldagaiei edozein balio emanda, zenbakizko berdintza betetzen delako. Horrela, x = 2, m = 5 eta n = 3 balioetarako,

xm + xn = 2·5 + 2·3 = 10 + 6 = 16

x(m + n) = 2(5 + 3) = 2·8 = 16

Beraz, 2·5 + 2·3 = 2(5 + 3), zenbakizko berdintza betetzen da balio horietarako. Beste edozein baliotarako ere beteko zen.

Identitate aljebraikoak oso erabilgarriak dira adierazpen aljebraikoak beste adierazpen errazago edo nahi den zertarako egokiago bihurtzeko.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak