Idi Amin

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:25, 27 urtarrila 2016
Idi Amin
Idi Amin
Datu pertsonalak
Izen osoa Idi Amin Dada Oumee
Jaio 1925
Koboko ( Uganda)
Hil 2003ko abuztuaren 16
Jedda ( Saudi Arabia)

Idi Amin Dada Oumee (Koboko, Uganda, 1925 - Jedda, Saudi Arabia, 2003ko abuztuaren 16a) Idi Amin gisa ezaguna, Ugandako diktadore militarra izan zen 1971tik 1979ra. Kolpe militar baten ondorioz Milton Obote boteretik kendu zuen. Bere diktadura ezaguna izan zen giza-eskubideen bortxaketa dela eta, batez ere errepresio politikoa, jazarpen etnikoa, hilketak eta asiarren kanporatzea dela eta. Datu ezberdinen arabera 100.000 tik 500.000 pertsonara erail zituen.

Idi Amin Dadaren karikatura.

Bere burua "Bere Gorentasuna, Bizi arteko Presidente, Lur Mariskala Al Hadji Doktorea Idi Amin Dada, VC, DSO, MC, Lurreko Pizti guztien Jauna eta Itsasoko Arrainena Britaniar Inperioaren Konkistatzailea Afrikan Orokorrean eta Ugandan Bereziki eta Eskoziako Errege" izendatu zuen. 1975tik 1976ra Afrikar Batasuneko Erakundearen presidente izendatu zuten.

1978an Tanzaniako Kagera probintzia anexionatzen saiatu zen eta honek Uganda-Tanzania Gerra piztu zuen, boteretik kenduko zuena. Hortik Libiara joan zen eta handik 1981an Saudi Arabiara. Bertan hil zen 2003an.

Zinema


Aurrekoa
Milton Obote
Ugandako Presidentea
1971-1979
Ondorengoa
Yusufu Lule
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Idi Amin Aldatu lotura Wikidatan