GR 283

Wikipedia, Entziklopedia askea
Idiazabalgo gaztaren ibilbidea» orritik birbideratua)

GR 282 edota Idiazabalgo gaztaren ibilbidea Gipuzkoako Goierri, Urola Garaia eta Debagoiena eskualdeetan barna doan ibilbidea da. Bere izenak Idiazabalgo gaztari aipamena egiten dio. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak sustatutako eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak homologatutako ibilbidea da.

2014ko martxoaren 21an Seguran ibilbidearen aurkezpena egin zen, ekitaldi horretan Joxe Ramon Agirre Marron eta Alex Txikon mendizaleak, eta Ohiana Kortazar mendi lasterkaria egon ziren, Ondarre baserriko Felix Goiburu artzainak Txikon eta Kortazarri gazta bana eman zielarik.[1][2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbide zirkularra da, 6 etapez osatua dago eta denera 95,7 kilometro luze ditu. Malda pilatua berriz 9,777 metro, malda positiboak 4,920 metro eta negatiboak 4,857 metro dituelarik. Egunero etapa bat egiteko pentsatua dago. Aldiz, ibilbidearen punturik garaienak 1.200 metro ditu, eta baxuenak 150 metro.

Ibilbidearen iparraldeko mugak Ordizia eta Beasain dira, ekialdeakoa Zaldibia, mendebaldekoak Legazpi eta Oñati, hegomendebalde eta hegokialdekoak Araba eta Nafarroako udalerriek adierazten dute.

Ibilbide honetan zehar Idiazabalgo gaztaren ekoizpen zikloa hasietatik amaierarte ezagutzeko aukera eskeintzen da: Aralarko eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaletako larretan dauden ardi latxak, gaztandegiak eta merkaturatzen den Ordiziako azoka, bai eta izen ematen dion Idiazabal udalerria ere.

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbidea honako etapa hauek osatzen dute, halere, ibilbidea zirkularra denez ez da derrigorrezkoa hemen aipatzen den orden berdinean burutzea, norberak nahi duen tokian hasi eta amaitu baidezake:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]