Idoia Mendia
Idoia Mendia Cueva (Bilbo, 1965 - ) VII. eta VIII. legegintzaldietako PSE-EEko eusko legebiltzarkidea izan zen. 2000 eta 2002 bitartean PSE-EEko Euskadiko Batzorde Exekutiboan aritu zen. Barrika udaleko zinegotzia ere bada.
Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Amaitu eta gero Amsterdamgo Unibertsitatean egin zuen Master in International and European Relations (1991-1992).Geroago, Bizkaiko PSE-EE ko Batzorde Exekutiboan sartu zen, Enplegu eta Formazioko Idazkaritza eramaten.
2009ko maiatzaren 9an Herri Administrazioa eta Justizia sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile izendatu zuen Patxi Lopez EAEko lehendakariak.
| Aurrekoa Idoia Zenarrutzabeitia (Herri Admin.) Joseba Azkarraga (Justizia) |
Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailburua 2009-Gaur egun |
Ondorengoa Azkena |
| Eusko Jaurlaritza (2009-egun) | ||
|---|---|---|
|
Patxi López (Lehendakaritza) |
||