Ieoh Ming Pei

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Louvre museoa eta Piramidea, Paris
Txinako Bankuaren Dorrea, Hong Kong

Ieoh Ming Pei (貝聿銘, pinyin: Bèi Yùmíng) (Guangzhou, Txina, 1917ko apirilaren 26 – ) arkitekto estatubatuarra da.

1940 urtean diplomatu zen Massachusetts Institute of Technology (MIT) delakoan, Arkitektura sailean. 1945 eta 1948 artean Harvard unibertsitatean ikasketak findu zituen, Marcel Breuer eta Walter Gropiusen gidaritzapean. Horregatik, amerikar arkitekto modernoen bigarren belaunaldikotzat hartzen da, Cesar Pelli, Kevin Roche eta Paul Rudolfekin, europar arkitekto irakasleen jarraitzailetzat.

Bere lanetan argi ikus daiteke halako formen purutasun nahia, funtzioaren egokitasunarekin batera, Nazioarteko Estiloaren barnean eta Walter Gropius arkitektoaren lerroari jarraiki. Batez ere forma abstraktuak erabiltzen ditu, baita ere ekai (material) hotzak, hala nola harria, konkretua, beira eta altzairua. Hala ere, hauekin batera sarri aplikatzen ditu efektu teatralak eta apustu teknologikoak.

1955 urtean estatubatuar herritartu zen eta agentzia ireki bi lankiderekin, Eason Leonard eta Henry Cobb, Pei Léonard Cobb & Partners izenekoa.

1983 urtean Pritzker Saria jaso zuen.

Lan garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ieoh Ming Pei Aldatu lotura Wikidatan