Ifis

Wikipedia, Entziklopedia askea

Greziar mitologian, Ifis (grezieraz Ιφις: Iphis), zenbait pertsonaia ezberdinen izena da.

  • Kretar gazte bat, Ligdo eta Teletusaren alaba, bere amak eta inudeak hiltzetik salbatu zutena gizonezko bat zela esanez (Ligdok, Fortunak alaba bat izaten uzten ez ziola uste baitzuen, eta hiltzea agindu zuen neska jaiotzen bazen, Isisek bultzatuta. Gaztarora iritsi zenean, Ligdok, bere adin bereko neska batekin konprometitu zuen, Iante izeneko neska bat: biak berehala maitemindu ziren, baina Ifisek, Ianterekin sekula zoriontsu ez zela izango pentsatzen zuen, biak sexu berekoak baitziren. Teletusak Isisi laguntza eskatu zion, eta honek, Ifis mutil bihurtu zuen, honela, Ianterekin ezkondu ahal izan zelarik.
  • Zipreko gazte apal bat, Teukro Telamonidaren alaba zen Anaxareta printzesaz maitemindu zena eta honen etxe aurrean bere buruaz beste egin zuena, jainkoei mendekatzeko eskatuz, Anaxaretak ez baitzuen Ifisengatik gauza bera sentitzen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]