Ifriqiya
Ifriqiya (arabieraz إفريقية), Erdi Aroko islamaren historian, Iparraldeko Afrikan zegoen eskualdea, egungo Tunisia, basamortua izan ezik, eta Arjeliako ipar-ekialdeko zati batek osatuta.
[aldatu] Izena
Ifriqiya latinezko Afrika prokontsularra Erromatar Inperioko probintziaren izenaren arabiartzea izan zen. Egun, arabieraz Ifriqiya Afrika osoa adierazteko erabiltzen da.
[aldatu] Historia
Arabiarrek Ifriqiya konkistatzeko gorriak ikusi zituztenez, beti autonomia administratiboa edo independentzia mantendu zuen. Hiriburua Kairouan (Al-Qayrawān) zuen. 800. urtean bertan aglabidar leinua sortu zen, Ibrahim I.a ibn Aglab pertsiarra bertako gobernadore edo wali izendatu zutenean. IX. mendeko bukaeran ismaeldarrek ordezkatuak izan ziren. Hauek boterea lortu eta, xiismoaz baliatuz, Fatimiar kaliferria aldarrikatu zuten. Hala ere, fatimiek Kairora joan eta X. mendean bertoko berbereek matxinatu ziren. Ifriqiya mantentzeko, fatimiek ziriar izeneko leinu berberea izendatu zuten. Hauek 1046an fatimiarrak utzi eta Bagdadeko abbastar kalifa onartu zuten. Fatimiek kontraeraso eta bere aliatuak ziren hilaliar berberek eskualdea konkistatu zuten. 1230tik aurrera hafsi leinua eta 1574an Otomandar Inperioak konkistatua izan zen.