Igande Odoltsua (1905)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Guardia Inperiala manifestariak tirokatzen.

Igande Odoltsua Errusiako Guardia Inperialak manifestari baketsuen aurka 1905eko urtarrilak 22an egin zuen sarraski bat izan zen. Aipaturiko egunean gertatu zen San Petersburgon, egun horretan 200.000 langile gaur egun Hermitage museoa den eta garai hartan tsarraren egoitza zen Neguko Jauregiaren atean bildu zirenean.

Langileek, Georgi Gapon aitak antolatuak, zuzenean tsarrari soldata handiagoa eta lan baldintza hobeak eskatu zizkioten, 1904 amaieran eginiko greba batzuek huts egin ondoren. Manifestariek egun horretan ikur erlijiosoak eta tsarraren argazkiak zeramatzaten, euren asmoak baketsuak zirela adierazteko.

Nikolas II.a Errusiakoa tsarra ez zegoen jauregian une horretan, baina bere osabak, Vladimir duke handiak, jendetza tirokatzea agindu zuen; mila manifestari baino gehiago hil ziren eta beste bost mila baino gehiago zaurituak geratu ziren, horietatik gehienak emakumeak eta haurrak. Sarraski honen berria berehala zabaldu zen herrialde osoan zehar, eta honen ondorioz, landatar tokietan nekazariak matxinatu ziren, hiri askotan grebak egon ziren eta Indar Armatuetan altxatzeak egon ziren urte betez.

1906an Nikolas II.a manifestariak baretzen saiatu zen, horretarako errusiar legebiltzarra sortu zuelarik, Duma deritzona, baina herriaren iritzia jada oso erradikala bihurtu zen aurreko indarkeria eta hilketen ondorioz. Sozialistek Duma boikotatu zuten, eta, azkenik, honek bere aktibitatea bertan behera utzi zuen 1917an, Lehen Mundu Gerran gertatu zen beherakada ekonomikoaren eta iraultza boltxebikearen arrakastaren ondorioz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Igande Odoltsua (1905) Aldatu lotura Wikidatan


Historia
Errusia
Artikulu hau Errusiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.