Igande Odoltsua (1972)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Igande Odoltsuko hildakoei oroitarria Derryn

1972ko urtarrilaren 30ean, gerora Igande Odoltsua (Bloody Sunday) izenez ezaguna izango zen egunean, Erresuma Batuko indar armatuek 14 pertsona erail zituzten eskubide zibilen aldeko manifestazio batean parte hartzen hari zirela, Derryn.

Egun hartan 15.000 pertsona atera ziren kalera, frogarik gabe ustezko IRAko kideak kartzelaratzea ahalbidetzen zuen neurri baten aurka, zeinagatik hainbat errugabe espetxeratuak izan ziren. Manifestazioa bakean hasi zen arren, talde txiki bat soldadu britaniarrak zeuden barrikada bati harrika hasi zen. Soldaduek hasiera batean gasarekin eta gomazko pelotekin erantzun zuten. Minutu batzuk geroago ordea, kalea infernu bihurtu zen. Jendeak noraezean korri egiten zuen, benetako balengandik ihesi. Zaurituei laguntzeko hurbiltzen zen oro tirokatua izan zen. 20 minututan 13 hildako eta 30 zauritu egon ziren (hauetako bat geroago hilko zen).

IRAren ekintza armatuak hiru urte lehenago hasi ziren arren, oraindik erakunde txiki eta ahula zen. Igande Odoltsuaren erantzun bezala, babes sozial nabarmena jaso zuen eta boluntarioen gorakada izugarri bat.

Ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko ekainaren 15ean ikerketa amaitutzat eman zen eta ondorioak azaldu zituen David Cameron lehen ministroak Erresuma Batuko Komunen Ganberan eta 1972ko Igande Odoltsu hartan britainiar armadak hildako 27 pertsonak justifikatu gabe hil zituela ondorioztatu zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Igande Odoltsua (1972) Aldatu lotura Wikidatan