Igarpen (pseudozientzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:27, 26 apirila 2015
Azti batek objektu batek duten kokapena aztertuz igarpenak egiten.

Igarpena ezezaguna den zerbait jakiteko ustezko naturaz gaindiko ahalmena da, bereziki etorkizuna, altxorrak, sekretuak, galdutako pertsonen kokapena eta oro har ezkutuan dagoen edozer. Maiz, ustez ahalmen eta trebakuntza berezia duten aztiak aritzen dira igarpenean, baina trebakuntza berezirik gabe, berezko ahalmenaz igarpenak egiten dituzten pertsonak ere badaude. Horrela, igarpen mota bi bereizten dira: igarpen mantikoa (antzinako grekerazko manteia edo igarpen hitzatik), bitarteko fisiko baten bitartez burutzen dena (kartomantzia, astrologia, numerologia, ...) eta argikusmenez, ustez berezko ahalmena duten pertsonek egiten dutena. Jolas moduan burutu daitekeen jarduera ere bada.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.