Igartza Saria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Elkar argitaletxeak, Beasaingo udalak eta CAF enpresak urtero antolatzen duten literatur saria da. 35 urtetik beherako idazle gazteei zuzendua, partehartzaileek gehienez bi liburu izan ditzakete argitaratuak. Igartza Sariak ez ditu bukatutako liburuak saritzen, proiektuak baizik, irabazleak aurkeztutako proiektua gauzatzeko beka bat jasoko duelarik.

Irabazleak [aldatu]

1998. Julen Gabiria, Connemara gure bihotzetan.

1999. Xabier Etxeberria, Egun denak ez dira berdin. Akzesita: Jasone Osoro, Korapiloak.

2000. Fernando Morillo, Ortzadarra sutan.

2001. Unai Elorriaga, Van't Hoffen ilea.

2002. Julen Gabiria, Han goitik itsasoa ikusten da.

2003. Asel Luzarraga, Karonte.

2004. Karmele Jaio, Amaren eskuak. Akzesita: Peru Magdalena, Lile.

2005. Uxue Alberdi, Aulki bat elurretan.

2006. Jon Martin, Ero.

2007. Katixa Agirre, Habitat. Akzesita: Irati Jimenez, Nora ez dakizun hori.

2008. Eider Rodriguez, Katu jendea.

2009. Uxue Apaolaza, Hiltzailea.

2010. Garazi Kamio, Gerizpeko panpinak.

2011. Goiatz Labandibar, Interrail.

Kanpo loturak [aldatu]