Igeldo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Igeldo

Bandera de San Sebastián.svg Donostia
Igeldoko plaza.JPG
Igeldoko plaza, Kristobal Balentziaga kaletik ikusia.
Igeldo loc-map.svg
Herrialdea
Probintzia
 Euskal Herria
 Gipuzkoa
Biztanleria 1.105
Igeldo Euskal Herria-n dago
Igeldo
Igeldo Gipuzkoa-n dago
Igeldo
Igeldo Donostia-n dago
Igeldo
Koordenatuak: 43°18′32″N 2°2′14″W / 43.30889°N 2.03722°W / 43.30889; -2.03722Koordenatuak: 43°18′32″N 2°2′14″W / 43.30889°N 2.03722°W / 43.30889; -2.03722

Igeldo Donostiako auzorik mendebaldekoena eta hedaduraz handiena da, 11 km² baita luze-zabal. 1.105 biztanle ditu.[1] Ezaguna da izen bereko mendia, Kontxako badia mendebaldetik ixten duelako eta tontorrean jolas-parkea eta dorre bat dituelako.

1845an udalerri izan zen, baina 6 urte geroago Donostiako auzo bilakatu zen berriz. Bertan dago meteorologia zentroa.

Eduki-taula

Mendia [aldatu]

Mendiak Igeldo izena du, baina Kontxako badiatik hurbilen dagoen aldeak Txubillo izena ere badu[2][3]. Mendiak dituen hiru tontorrak direla-eta, Hiru Txubilloak ere deitu izan zaio. Badiatik hurbilen dagoen tontorraren gailurrean dorrea dago, itsasargi izandakoa, eta egun Igeldoko jolas-parkea dena.

Historia [aldatu]

Igeldoko lursailen ikuspegi orokorra. Atzealdean, itsasoa, udalerriko baserri eta etxeak nahiz Igeldoko jolas-parkea ikus daitezke.

1180an herri gisa bazen Donostiako herribildua sortu zenean. Antso VI.a Nafarroakoak eman zuen hiri gutunaren ondorioz Igeldo Donostiaren barruan geratu zen eta, beraz, udalerria sortu zenetik auzoa izan da.

1379an Henrike II.a Gaztelakoak Igeldoko biztanleak Donostiako biztanle izan zitezen agin zuen. Hala ere beti mantendu izan du kontzeju propioa, parrokia independente bat, bere mendien erabilera eta mugarriak. Igeldok bere errenten kudeaketa ere Donostiatik aparte egiten zuen. 1845ko udalerri legearen arabera Igeldok udalerria osatu zuen eta udaletxe eta alkatea izan zituen. 1851en Donostiara itzuli zen.

Gaur egun oraindik ere badago donostiar ez izatearen sentimendu sakon bat. 1991tik aurrera borroka bat piztu da berriro ere udalerri izateko. 1990eko hamarkadan Itxas Aurre izeneko elkarte desanexionista eratu zen. 1994an erreferendum bat egin zuten eta biztanleen %62,5ak bereiztearen alde bozkatu zuen.

Berez desanexio bat egiteko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak baditu ere (aukera sozioekonomikoak, bereiztutako herrigunea...) EAJ, PSE, PP eta EA aurka agertu ziren eta ezin izan zen aurrera eraman erreferendumean erabakitakoa. Alde EB eta HB baino ez ziren agertu. 1995ean Udaletxean berriro ere desanexioa eskatu zuen Itxas Aurrek. Urte horretan bertan Gipuzkoako Foru Aldundiak udalerri berriak sortzeko araua aldatu zuen eta 2.500 biztanletan jarri zuen udalerria osatzeko gutxienekoa. Modu honetan Deban Itziarren kasua eta Igeldorena aldi berean itxi zituzten. Donostiako Udalak lege hori onartu ondoren modu erretroaktiboan erabaki zuen udalerri bat ez ematea. Hala ere Gipuzkoako Foru Aldundia da erabaki hori hartu behar duena.

1998an Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak eta 2003an Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman zioten Itxas Aurreri, legeak ezin direlako modu erretroaktiboan ezarri. 2008an pedania bat osatzeko eskaera aztertu zuen udalak eta oraindik ere sortu gabe dago.

Natura [aldatu]

Labar batean egoteak natura aberatsa edukitzeak ekarri du. Endemikoa den igel baten bizitokia ere bada, hegoaldeko zuhaitz-igelaren barietate bat[4]. Gaur egun desagertzeko arriskuan dago[5].

Kaleak [aldatu]

Hau da Igeldoko odonimia nagusia:

  • Agiti bidea
  • Aita Orkolaga pasealekua
  • Amezti kalea
  • Arritxulo bidea
  • Buztinzuri bidea
  • Etumeko bidea
  • Gudamendiko bidea
  • Igara bidea
  • Igeldoko plaza
  • Itsasalde Kkalea
  • Kristobal Balentziaga pasealekua
  • Lapabide
  • Lizardia plaza
  • Marabieta bidea
  • Murgil bidea
  • Pillotegi bidea
  • Pokopandegi bidea
  • Txalin bidea
  • Tximistarri bidea

Igeldotar ezagunak [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

  1. Igeldo Herria powerpointa
  2. Tellabide, Josu; Agirresarobe, Asier; 101 bazter Donostiako (55 or.), Alberdania, ISBN 978-84-9868-003-4
  3. Txubillo b5m bilatzaile geografikoan
  4. Haritzalde Naturzaleen Elkartea
  5. 167/2006 Xedapena

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Igeldo