Igeltsera Gaztetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Igeltsera Gaztetxea SUGAren izenean okupatutako lehenengo gaztetxea da, izena ematen dion Igeltsera eraikuntzan. Eraikuntza hau Mecánica de la Peña lantegiko pabilioietariko bat zen. Sopela eta Urduliz herriak elkartzen dituen errepidearen alde batean kokatuta. Urduliz udalaren mugen barruan dago, Sopelarantz joaten ezkerretara azken eraikuntza izanik.

Mecánica de la Peña[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan beharra dago lantegi honek Sopela eta Urdulizko herritarrentzako zeukan sinblismoa. Biztanle asko lantegian edo honen inguruko tailerretan egiten zuten lan bi herrietako (batez ere Urdulizko) ekonomiaren oinarrietariko bat izanik. Lantegi honen agintariek bapatean porrota aitortu zuten. Askorentzako, porrot hau oso susmagarria eta ustelkeriaz beterikoa izan zen. Ez zen askorik ikertu gertaera hau, batzuen iritziz jende inportantea sartuta zegoelako. Zurrumurru hauek, batere zientifikoak ez diren arren, bapatean langabezian gelditu ziren langile askoren eta hauen herrien kexka adierazten du. Lantegi honen inguruan sortu den sinbolismoa azalduz.

Gazteak ez ziren egoera honetatik kanpo geratu. Gurasoen belaunaldiko jende asko egoera txarrean ikusita gazteentzako ere esanahi berezia hartu zuen eraikuntza honek, batez ere okupatzea lortu zenean, sistemak suntsitutako leku batean gune aske baten proiektua sortu nahi zelako.

Lantegiaren itxiera etorri zenean Igeltsera eraikuntza, besteekin batera Bizkaiko Foru Aldundiak burututako bahituraren parte izan zen. Eta eroslerik ez zegoenez Aldundiaren menpe geratu zen hiru urtez hutsik egonik.

Okupazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko Apirilaren 16an okupatu zen Igeltsera eraikuntza. Sopelako Gazte Asanblada urte hasieratik biltzen egon zen eta hile batzuetara okupatzea erabaki zuen Urdulizko gazte batzuekin batera. Okupazio horretarako pentsatu zen hoberena izango zela gazte guztiei jakinaraztea, baina zaharragoei sekretua mantentzea. Azken hau, noski, ez zen lortu.

Goizean, okupazioaren aldeko kalejira eta bazkaria egin ziren Sopelan eta gero gazteen asanblada orokor bat Sopelako Jauregizar enparantzan. Asanbladan okupazioaren gaia jorratu zen eta, Gazte Asanbladak okupatzea aldez aurretik erabakita zeukan arren, bilera hartan gazte askoren parte-hartzea zehaztu zen. Ondoren, bileran parte hartu zuten gazteak Igeltserarantz joan ziren eraikuntzan sartzeko. Bilera iraun zuen bitartean Gazte Asanbladako kide batzuk sarrerako atea zabaltzen aritu ziren baina ez zuten lortu; beraz, hesian zulo bat eginez sartu ziren.

Lehenengo gauerako asmoa bertan lo egitea zen Ertzaintza agertzekotan jende mordoa bertan egoteko erresistentzia egiten. Ertzaintza uste zena baino askoz ere arinago heldu zen, eraikuntzan sartu eta ordu erdira alegia. Barruan zeuden kide guztiak identifikatzen saiatu ziren, ez zuten lortu batzuk identifikazioa ekiditu zutelako. Hala ere, hirurogei identifikazio baino gehiago egon ziren.

Gaztetxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteen babes nahiko handia lortu zuen. Batez ere, 16 eta 21 urte zituztenen artean. Hauek herria eraldatzeko gogo handia baitzeukaten eta aurretik Sopela edo Urdulizeko gaztetxeetan ez zirelako egon. Aurreko saiakerek eta hauen desalojoek, orduko kideen esanetan, gazteria etsiarazi baitzuen gaztetxeei zegokienez.

Bilerak oso jendetsuak izaten ziren, bi herrietako kolektiborik handienetariko bat izan ere. Esan beharra dago garai hartan Gaztetxea SUGAk kudeatzen zuela eta biak gauza bakartzat ulertzen zirela. Astean behin edo birritan egiten ziren eta irekiak ziren, bertan pertsonak indibidualki eta lanean zeuden lan-taldeko kideak joaten ziren. Kide horiek, noski, aldi berean lan-taldeen izenenan eta haienean hitz egiten zuten. Asteko asanblada erabaki garrantzitsuak hartzeko ahalmena zuen organo bakarra zen. Lan-taldeei zegokienez, bere arloaren barnean zeuden erabakiak baino ezin zituzten hartu; betiere, aurrera eraman baino lehen asanblada orokorraren baiezkoa eukitzera itxarongo zutelarik.

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntza izugarri handia zen Igeltsera. Argazkian agertzen den aurreakaldea buelgo ohiak ziren. Hiru solairu eta terraza erabilgarri bat zeuzkan.

  • Lehenengo solairua lurraren altueran zegoen, sei bat kotxerentzako aparkalekuarekin. Bi ate zeuden, bata taldeek entsaiatzen zuten tokira (eszenatokia, kontzertuetarako, hitzaldietarako, antzerkietarako, etab.) eta tabernara sartzekoa eta bestea gora igotzekoa.
  • Bigarren solairuan bi komun, eserlekudun egongela bat, Material Gela eta Lan-Taldeek erabiliko zituzten bost-sei bulegotxu zeuden.
  • Hirugarren solairuan bi komun, eta bi gela handi zeuden; bat pankartak-eta giteko zegoen prestatua eta bigarrena asanblada orokorrak egiteko.
  • Laugarren solairua terraza batetara irteera baino ez zen, leihotxo batetik irten behar zen.

Aurrealde honen atzetik ehun bat metro luzatzen zen eta aipatutako hiru solairuen altuera zuen eremu bat zegoen. Lantegia lanean zegoenean, bertako produkzio gunea ei zen. Eremu hau obra-hondakinez beteta zegoen eta ez zitzaion erabilera handirik bilatu.

Lan-Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Utzaraztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzaren 25an irtenarazita.

Epaiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ertzainek noizbehinka egiten zituzten identifikazioak. Egun baten, goizean-goiz, hiru kide baino ez zituzten topatu bertan. Batzuen iritziz, epaileak ez zuen hirurogei pertsona baino gehiagoren kontra horrelako epaiketarik aurrera eraman nahi. Hori izango zen, hauen iritziz, horrenbeste identifikazio egitearen arrazoia; talde murriztu bat topatu berari leporatzeko zigorra. Hura izan zen azken identifikazioa eta hortik aurrera hasi zen epaiketa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • * * *
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]