Ignacio Aldekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ignacio Aldecoa» orritik birbideratua)
Ignacio Aldekoa

Bizitza
JaiotzaGasteiz1925eko uztailaren 24a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaMadril1969ko azaroaren 15a (44 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Josefina Aldecoa  (1952 -  1969)
Familia
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea eta poeta
Jasotako sariak
Mugimendua1950eko belaunaldia
Izengoitia(k)Igna
Genero artistikoakontakizun laburra
eleberria
IMDB: nm0017429 Edit the value on Wikidata

Ignacio Aldekoa Isasi (Gasteiz, Araba, 1925eko uztailaren 24a - Madril, 1969ko azaroaren 15a), idazlea izan zen. Gaztelaniaz egin zituen bere lan guztiak. Batez ere, istorio laburrak idatzi zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko familia burges baten baitan jaio zen eta maristen ikastetxean ikasi zuen batxilergoa. 1942an Filosifia eta letrak ikastera joan zen Salamankako Unibertsitatera. Klase askotara huts egin zuen eta unibertsitateko tunan aritu zen. Azkenik aprobatzea lortu eta 1945rako burutuak zituen bere ikasketak. Orduan, Cafe Gijón izenekotik gertu zegoen ostatu batera joan zen bizitzen. Bertan, Jesús Fernández Santos, Rafael Sánchez Ferlosio, José María de Quinto eta Alfonso Sastre ezagutu zituen. Horrez gain, bere emazte izango zen Josefina Aldekoa ezagutu zuen bertan.

1952. urtean Josefina Aldekoarekin ezkondu zen. Aldekcoaren lehen ipuinak La Hora, Juventud, Haz y Alcalá aldizkarian argitaratu zituen. Bere lehen eleberria El fulgor y la sangre, 1954. urtean argitaratua, Planeta sariaren finalista izan zen. Ondoren 1960ko hamarkadan unibertsitateko ikasleen tertulietan hartu zuen parte. Antonio Rodríguez Moñinok sorturiko Revista Española sortzen lagun zuen. 1969an hil zen, zaintzen ez zuen ultzera odoltsu batengatik.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Todavía la vida (1947).
  • Libro de las algas (1949).

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El fulgor y la sangre (1954).
  • Gran Sol (1958).
  • Parte de una historia (1967).

Istorio laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Espera de tercera clase (1955).
  • Vísperas del silencio (1955).
  • El corazón y otros frutos amargos (1959).
  • Caballo de pica (1961).
  • Arqueología (1961).
  • Cuaderno de Godo (1961).
  • Neutral corner (1962).
  • Pájaros y espantapájaros (1963).
  • Los pájaros de Baden-Baden (1965).

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Con el viento solano (1956).
  • Los pozos
  • Santa Olaja de Acero (1968).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aldecoa, Ignacio; Etxeberria, Gillermo (itzul.): Azken agurra. - Egan, 1993-2, 181-186.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]