Ignacio Allende
Wikipedia(e)tik
Ignacio Allende (San Miguel de Allende, Guanajuato, 1769ko urtarrilaren 21a - Chihuahua, Chihuahua, 1811ko ekainaren 26a) militar mexikarra izan zen. Espainiaren aurka Mexikoko Independentzia Gerran parte hartu zuen, hainbat batailatan borrokatuz.
Domingo Narciso de Allende Aierdi merkatari dirudun gordexolatarra eta María Ana Untzaga gurasoak eduki zituen.
| Artikulu hau Mexikoko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |