Ignacio Iriarte

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ignacio Iriarte Zabala (Azkoitia, 1621 - Sevilla, 1685) Gipuzkoako margolaria izan zen. 22 urte zituela Sevillan jarri zen bizitzen, eta paisaiak margotzen nabarmendu zen berehala. Bartolomé Esteban Murillo margolari handiaren laguna izan zen. Iriarteren obrak euskal pinturaren harribitxitzat hartuak dira mundu guztian zehar. Bere margolanik gehienak partikularren eskuetan eta Prado, Louvren eta San Petersburgoko museoetan daude ikusgai. Titulu ezagunak: San Ignazio; San Frantzisko Paduakoa; Abrahamen sakrifizioa; Herri menditsu eta basotsua, aintzira baten ondoan; Paisaia: dorre bat harkaitz baten gainean eta aintzira bat; Paisaia: moztutako zuhaitz enborra erreka baten ondoan eta Paisaia: hondakinak muino batean, ibai baten ertzean.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak