Ignazio Silone

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ignazio Silone, jaiotza-izenaz Secondo Tranquilli, (Pescina dei Marsi, Aquila, Italia, 1900 - Geneva, Suitza, 1978) italierazko idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak apaizgaitegian egin zituen, harik eta 1915ean izandako lurrikara baten ondorioz aita eta bost anaia hil zitzaizkion arte. 1921ean Italiako Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat izan zen, eta Togiattirekin batera alderdiaren ordezkari Moskun. Faxisten kontrako borroketan esku hartu zuen. Estalinismoa ez zuen onartu, eta 1930ean Alderdi Komunista utzi zuen. 1930etik 1945era Suitzan bizi izan zen; han ekin zion literaturari eta, ondorioz, Siloneren idatziak kanpoan aberrian baino lehenago ezagutu ziren.

Lehen eleberriak, partez bederen, autobiografikoak dira, eta haietan bere eskualdeko nekazarien bizitza eta borrokak deskribatu zituen modu errealistan, satira soziala nabarmena dela: Fontemara (1930); Pane e vino (1936, Ogia eta ardoa); Il seme sotto la neve (1942, Hazia elurpean). Geroztikako eleberrietan berriro Italiako hegoaldeko gizarte-gatazkak eta bere kezka espiritualak azaleratu zituen: Une manciata di more (1954, Masusta eskukada bat); Il segreto di Luca (1956, Lukasen sekretua).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ignazio Silone Aldatu lotura Wikidatan