Igor Astarloa
Wikipedia(e)tik
Igor Astarloa Askasibar txirrindularia Ermuan (Bizkaia) jaio zen 1976. urteko martxoaren 29an.
2000. urtean txirrindulari profesional bihurtu zen, Mercatone Uno taldearekin. Klasikomano aparta da, 2003. urtean errepideko txirrindularitzako munduko txapelketa irabazi baitzuen.
2008ko maiatzaren 29an Team Milram taldeko arduradunek bere taldetik kanporatu zuten.
Palmaresa [aldatu]
- Milan-Turin (2006)
- 2. etapa, Burgoseko Itzulia (2005)
- 1. etapa, Brixia Tour (2004)
- Errepideko txirrindularitzako munduko txapelketa (2003)
- 3. etapa, Valentziako Itzulia (2003)
- Flèche-Wallone (2003)
- 2. etapa eta sailkapen nagusia, Brixia Tour (2002)
- Udaberriko Sari Nagusia (2001)
Taldeak [aldatu]
- 1999 - Riso Scotti-Vinavil (ez profesionala)
- 2000 - Mercatone Uno-Albacom
- 2001 - Mercatone Uno-Stream TV
- 2002 - Saeco Macchine per Caffé-Longoni Sport
- 2003 - Saeco Macchine per Caffé
- 2004 - Cofidis, le Crédit par Téléphone
- 2004 - Lampre
- 2005 - Team Barloworld-Valsir
- 2006 - Team Barloworld
- 2007 - Team Milram
- 2008 - Team Milram
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Italieraz) Astarloaren webgunea