Iguazu

Koordenatuak: 25°35′33″S 54°35′30″W / 25.592459°S 54.591751°W / -25.592459; -54.591751
Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:52, 17 iraila 2015
Iguazu ibaia
Río Iguazú (es), Rio Iguaçu (pt), Iguassu (gn)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.320 km
Geografia
Map
Koordenatuak25°35′33″S 54°35′30″W / 25.592459°S 54.591751°W / -25.592459; -54.591751
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera62.000 km²
Arro hidrografikoaRío de la Plata Basin (en) Itzuli
Ur-emaria1.746 m³/s
IturburuaSerra do Mar
Bokalea
()
Paraná

Iguazu[1] (gaztelaniaz: Río Iguazú; portugesez: Rio Iguaçu; guaranieraz: Iguassu) Hego Amerikako ibaia da, Paraná ibaiaren adarretako bat. Haren ibilgua Brasilen eta Argentinaren artean doa. 1.320 km luze da eta 72.637,5 km²ko arroa drainatzen du. Bere urek elikatzen dituzten Iguazuko ur-jauziengatik da ezaguna, batez ere.

Izena

Haren izena guaranieratik dator, eta bi hitzez dago osatua: y («ur», alemaneko /ü/ edo frantseseko /u/ fonemen antzera ahoskatua) eta guasu («handi», irakur bedi /guasú/); beraz, «ur handia» esan nahi du.

Geografia

Serra do Mar-en sortzen da, mendebalderuntz abiatzen da eta azken zatian Brasil eta Argentinaren arteko muga ezartzen du. Ibilbidean Iguazuko ur-jauziak daude, 270 isuriz osatuak, Niagarakoak baino zabalagoak. Ur-jauzi horien inguruan Brasilgo parke nazionalik handien eta ospetsuena dago.

Ibaiaren arroa landaredi aberatsez inguraturik dago: zurgintzarako zura, sendabelarrak, orkideak eta abar. Fauna ere ugaria da han, eta ehiza arautua dago inguru batzuetan.

Hidrometria

Iguazuren emaria 53 urtez (1942-1995 bitartean) neurtua izan da Salto Cataratas-en (Iguazuko ur-jauzien ondoan), Paraná ibaira isuri baino 20 km lehenago[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 67.317 km² ditu, arro osoaren % 95. Urteko batez besteko emaria 1.419 m³ segundoko da. Emari handiena urrian du (1.847 m³/s), eta txikiena apirilean (1.038 m³/s).

Iguazu ibaiaren batez besteko emariak (/s), Salto Cataratas-en neurtuak
Datuak: 1942 eta 1995 artean

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. Iguazu ibaia Salto Cataratas-en. grdc.sr.unh.edu (Noiz kontsultatua: 2015-09-17).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iguazu Aldatu lotura Wikidatan