Ihes-hodi

Wikipedia, Entziklopedia askea
MAN kamioi baten ihes-hodia

Ihes-hodia errekuntzako motorreko gailuek sorturiko gasak kanporatzeko hodia da.

Ihes-hodiak ihes-kolektore bat dauka eta bertan zilindrotik ateratzen diren gasak pasatzen dira kotxetik kanporatzeko.

Motore batean ihes-hodi bat baino gehiago egon ahal da. Ihes-hodi batek zarata eta kutsadura gutxitzeko balio du.

Isilgailu baten bidez zarata murrizten da.Katalizatzaile eta partikula-filtroen bitartez kutsatzen duten substantzien kantitatea murrizten da.

Ihes-odia oso aske badago, motorrak potentzia irabazten du baina gehiago berotzen da eta kontsumo handiagoa du. Trabatuegi badago, motoreak potentzia galtzen du.

Laurogeita hamarreko hamarkada eta gero herrialde askotan derrigorrezkoa da katalizatzailea erabiltzea gasolina eta diesel motorretan. Batzuetan partikula-filtro bat gehitzen zaio zirkuituari.

Merkaturatze-zerbitzuek batzuetan ihesak bereiztuta eramatea behartu izan dute baina hobe da eskape guztiak elkartzea. Motore batek hainbat eskape eduki ahal ditu baina batzuetan estetikagatik bakarrik egiten dute.

Turbokonpresoredun motoreek, normalean, ihes-hodi guztiak elkartuta dituzte turbo bakar bat erabiltzeko helburuarekin. Gama altuko kotxeek zilindro askorekin, hainbat ihes-hodi izan ahal dituzte turbokompresorearekiko.

Bi denborako motorretan, ihes-hodia zilindroaren funtzionamenduan sartzen da, eta horrek ihes-hodi guztiz bananduak inposatzen ditu.

Gaur egun, aldakuntza asko daude ihes-hodientzako, adibidez, gero eta diametro handiagoa edukita orduan eta handiagoak dira ihes-hodia eta abiadura.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]