Ihizi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ihizi euskal mitologiako pertsonaia bat da. Mariren otsabiako eta Austokietako haitzuloen zaindaria, horregatik zezen gorri honi askotan Austoki edo Oxabi deitu izan zaio. Lizartzako mendietan batetik bestera ziztu bizian suzko jantzian bildua ikusia. Jokaera txar edota gaiztoren bat egiten duen gizakia zigortzeko agindua omen du berekin jeinu honek bere suzko adarrekin, mehatxatzen ditu naturaren kontra altxatzen diren biztanleak.

Behin batean, haitzulotik ihes egin eta inguruko gizakiak izutu zituen Ihizik Mariren baimenik gabe, hargatik Marik berak soilik entzun zezakeen zintzarri bat jarri zion. Badirudi leizezuloetan agertu izan diren gizaki paleolitikoaren margoak Ihizi eta antzeko animalia jeinuen omenez egin zirela.


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak