Ijebu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ijebu (baita Jebu edo Geebu[1] bezala ezagutua ere), kolonien aurreko Nigeriako erreinu joruba izan zen. Hamabosgarren mendearen inguruan sortu zen, eta kondairak dioenez, bere dinastia Obantak sortu zuen Ile-Ife hirian. Ijebuko artean eta erritualetan Beningo Inperioaren eragina aurkitu da. Erreinua eskualdeko garatuenetakoa izan zen, eta gobernu konplexu eta antolaketa handikoa izan zuen. Hiriburua Ijebu Ode izan zen.

Hemezortzigarren eta hemeretzigarren mendeetan erreinua sendotu egin zen, batez ere Lagos eta Ibadan arteko merkataritza-bideetan kokapen garrantzitsua zuelako. Ijebuk muga zorrotzak jarri zizkion merkataritzari, eskualdeko truke guztiak merkatari ijebuarrek egin behar zituztela ezarriz. Monopolio honek aberastasun handia ekarri zion erreinuari, baina europarrak gogaitu zituen.

Ekonomikoki sendoa izan arren, hemeretzigarren mendearen amaieran erreinuan barne-gatazkak sortu ziren. Ez zuen inoiz indar militar handirik eduki, eta mertzenarioen laguntza behar izan zuen askotan. Atzerritar hauek herrialdea desegonkortu zuten.

1892an britainiarrek Ijebu erasotu zuten, merkataritza-mugak aitzakiatzat hartuz. Hiriburua okupatu zuten hainbat urtez, eta azkenerako erreinua Hego Nigeria deitu zen koloniari batu zitzaion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Robert Smith. (1969). Kingdoms of the Yoruba. Methuen & Co, 75 or..