Ikario

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ikario, greziar mitologian, bi pertsonairen izena da:

  • Ebalo eta Gorgofoneren semea, Peribearekin, Penelope eta Perilaoren aita. Lasterketa txapeldun bat izan zen, eta ez zion mutil bakar bati ere bere alabarekin ezkontzen uzten, aurretik, lasterketa batean irabazten ez bazion. Odiseok lortu zuen balentria hori.
  • Atenastar bat, Dioniso ardoaren jainkoaren jarraitzaile sutsua, bere artzaiei ardoa eman ziena. Artzai hauek, mozkortu egin ziren eta Ikario hil zuten, honek pozoitu egin zituela ustez. Bere alaba Erigonek eta bere zakur Mareak, bere gorpua aurkitu zuten, eta Erigonek, bere burua urkatu zuen. Dionisio haserre bizian jarri zen, eta Atenas, izurrite batekin zigortu zuen, emakume ezkongabe guztiak erotuz, hauek, ondoren, bere buruaz beste egin zutelarik. Ikario, zerura igoa izan zen Boötes konstelazioa bezala.