Ikaskuntza dialogiko
|
|
Artikulu hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. Zure esku dago artikulu hau egokituz Wikipediari laguntzea. |
Pedagogian, ikaskuntza dialogikoak edo ikas prozesu dialogikoak gizartean errealitatea partekatua dela eta gizabanakoen ikaskuntza gizarte harremanez osatu egiten dela defendatzen duen teoria bat da. Aldi berean, konstruktibismotik osatu den pedagogia-filosofia ere bada, hezkuntzan sor daitezkeen ezberdintasunak gainditu nahian. Praktikan, elkarbizitza arazoei aurre egiten die eta eskola-porrotaren kontrako frogatutako metodologia inklusiboa dela egiaztatu da, ikas-taldetik inor baztertu gabe.
Ikaste prozesua honako zazpi hatsarretan oinarritzen da.
Eduki-taula |
Berdinen arteko elkarrizketa [aldatu]
Non irakasleak eta ikasleak rola alda dezaketen. Prozesuan parte hartzen duten guztiek elkarri entzuteko ahalegin handia egingo dute. Elkarrizketara ekartzen diren argudioak bere balio hutsagatik hartuko dira behar diren neurrian, ekarpenek ez dute hierarkia mailari erreparatuko. Ez da egongo inportantea benetan zer den markatuko duen rolik. Ahots guztiak entzun beharko, beraz.
Kultura adimena [aldatu]
Ikas prozesuan hartuko dutenek, guztiek, bere kulturarik abiatuko dira. Ez dira batzuk kultuak izango eta beste batzuk kulturagabekoak edo ezjakinak. Kultura-adimena gizakien arteko harreman guztiei erreparatzen duena da. Adimen akademikoa eta adimen praktikoa bateratzen ditu. Gizartean adostasunak lortzeko behar diren adimenei erreparatzen die. Gaitasunei erreparatu behar zaie gabeziei baino gehiago. Zenbait kulturaren bazterkeria gainditu behar.
Eraldaketa [aldatu]
Aldaketa, eraldaketa. Errealitatea alda daitekeela sinistu behar da. Horixe izango da abiapuntua. Ikasketa dialogikoak jendea eta bere ingurunearen arteko harremana aldatzeko egiten da. Ikas komunitatearen --ikasleak, familiak, irakasleak-- parte hartze aktiboa ikasketa prozesuari asko lagunduko dio.
Ikasleen gaitasunak hobetzea bilatuko da. Ikasleen zoriona bilatuko da.
Ikasleak testuinguruari egokitzea baino, testuingurua aldatzea izango da ikasketa dialogikoaren helburua.
Paulo Freirek zioen gizakiok errealitatea aldatzeko izakiak garela, ez errealitateari egokitzeko.
Arrakasta ikasle guztiek lor dezaketela da ikuspegi honetako beste hatsarre bat.
Zentzua sortu [aldatu]
Zentzua bilatu edo zentzua sortu.
Baliabideak sortu behar dira pertsonen arteko harremanak aberatsago izan daitezen. Horretarako pertsonei beraiei entzun beharko zaie. Guztion artean ikasketa prozesuari zentzua bilatu behar.
Dimentsio instrumentala [aldatu]
Baliabide teknologikoak ez dabiltza ikasketa dialogikotik kanpo. Edozein baliabide erabiliko da baldin eta komunitatearen baitako harremanak horrela aberastuko diren. Baliabide teknologikoak ikas komunitate osoari helarazi beharko zaio. Analfabetismo digitalari edo gaitasun digital eskasei ere aurre egin beharko zaie.
Elkartasuna [aldatu]
Elkartasuna gizartean dauden eragileen artean. Erabaki demokratikoak. Bazterkeriaren kontrako borroka. Berdintasunean oinarrituriko ikasketa.
Desberdinen arteko berdintasuna [aldatu]
Pertsona guztiei pareko aukerak eman. Inor baztertu gabe. Atzeraturik zebiltzan hainbat ikasleri eman izan zaien laguntza bere kontra besterik ez dutela jokatu erakutsi dute hamaika ikerketek. Ikasleak bere talde naturaletik bakartu, laguntza bereziak jasotzeko, geroago bere taldera itzularazteko, teknika oso txarra dela ikusi da.
Ikasleak zenbait errealitatera egokitzea baldin bada helburu, errealitate horiek aldatzeko inolako ahaleginik gabe, ikasleari eta bere familiari jaramonik egin gabe, oso emaitza txarrak ekarri ditu beti.
Erabiltzen diren teknikak [aldatu]
Metodologia honetan, besteak beste, teknika hauek erabiltzen dira:
- Solasaldi dialogikoa.
- Talde elkarreragileak.
Kontrako diskurtsoak [aldatu]
Honako diskurtsoei aurre egiteko sortu zen i(ra)kasketa dialogikoa:
- 1. Gizartearen zenbait taldetan normala da eskola porrota handia egotea.
- 2. Familiak kultura eskasekoak baldin badira, familia horietako seme-alabek eskola porrotean erortzeko aukera handia dago.
- 3. Gizarteak ez bakarrik kultura akademikoko jendea, esku-langileak ere behar ditu.
- 4. Unibertsitatea: langabetuen fabrika.
- 5. Gaurko ikasle asko, oinarri akademikorik gabe etortzen zaigu gure hezkuntza sistemara.
- 6. Diru gehiagorekin konpon liteke eskola porrota. Besterik ez dago.
- 7. Ikasle atzeratuak taldetik erauzi behar dira besteen martxa ez moteltzeko. Laguntza eman ahal bazaie emango zaie baina taldera besteen parean daudenean bakarrik itzuliko dira.
- 8. Zenbat eta etorkin eta ijito gehiago orduan eta zailago arrakasta akademikoa lortzea.
- 9. Etorkinentzat eta ijitoentzat, talde bereziak hobe.
Oinarri teorikoak [aldatu]
Pedagogiako klasikoen artean, Paulo Freire izaten da ikuspegi honetan aipatuena.
Filosofia arloan Jürgen Habermas.
Ekonomian Amartya Sen.
Psikologian. G.H. Mead.
Feminismoan. Judith Butler.
Soziologian. U. Beck.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Zenbait dokumentu eta bideo
- (Gaztelaniaz) Aprendizaje dialógico (blog mezua + estekak)
- (Gaztelaniaz) & (Ingelesez) INCLUD-ED; Europako Elkarteak sustatutako proiektua
- (Gaztelaniaz) Ikasketa dialogikoa. diapositiba aurkezpena
- (Gaztelaniaz) Ikas komunitateak. Oinarri teorikoak.
- (Gaztelaniaz) Ikas komunitateak EAE.
- Ikas komunitateen inguruko bloga
- Ikas komunitateen inguruko bloga
- Ikas komunitateen inguruko wikia
- Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza.net [1]
- (Gaztelaniaz) EAEko ikas komunitateen zerrenda
- (Gaztelaniaz) Ikas komunitateak zer diren