Ikaztegieta
|
Ikaztegieta |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Ikaztegieta |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Tolosaldea |
| Alkatea | Iker Otamendi Ibarguren (Bildu) |
| Herritarra | ikaztegietar |
| Koordenatuak | 43°5′41″N 2°7′31″W / 43.09472°N 2.12528°WKoordenatuak: 43°5′41″N 2°7′31″W / 43.09472°N 2.12528°W |
| Eremua | 2,00 km2 |
| Garaiera | 110 m |
| Distantzia | 32 km Donostiara |
| Posta kodea | 20267 |
| Biztanleria | 470 bizt (2011) |
| Dentsitatea | 235 bizt/km² |
| Sorrera | 1988 |
| http://www.ikaztegieta.com/ | |
Ikaztegieta Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko udalerria da. 2008an 459 biztanle zituen. Donostiatik 32 kilometrotara kokatua, Alegia, Orendain eta Baliarraingo udalerriekin egiten du muga Oriako ibarrean.
2 km karratuko azalera duen herrixka da Ikaztegieta. Ondo komunikaturik dago, non N-1 errepidea eta Madril-Irun trenbideak zeharkatzen dituen.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
1374an Tolosara erantsi zen udalerria. 1615ean bere autonomia berreskuratu zuen Tolosarekin haserretu ostean. 1967 eta 1988 urteen artean, Orendain eta Baliarrain udalerriekin batera, Iruerrieta udalerria sortu zuten.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Jaiak
Ikaztegietako jaiak abuztuaren 10ean ospatzen dira, San Lorentzo egunean.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
San Lorentzoko eliza herriaren erdialdean kokatua dago. XVI. mendean sortua eta XX. mendean berriztatua. Herriaren kanpoaldean, Pilarreko ermita dago, XIX. mendean parroko batek egina.
[aldatu] Demografia
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2009 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| * | * | * | * | * | * | * | 800 | 705 | 370 | 377 | 465 |
[aldatu] Ikaztegietar ezagunak
- Martin Zelaieta Lizartza: Leongo gotzaina XVIII. mendean.
- Martin Iturbe (1932-): apaiz eta idazlea.
- Juan Jose Olaberria (1945-): Euskadiko Ezkerra alderdiko kide izan zen. Eusko Legebiltzarkidea 1980 eta 1984 urteen artean.
- Iñaki Zubeldia (1945-): pedagogo eta idazlea.
- Leire Olaberria (1977-), pistako txirrindularia.
|
|||||||
|
|||||||