Ikelo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Greziar mitologian, Ikelo, oniroetako bat zen, Hipnos eta Pasitea karitearen semeak, ametsak pertsonifikatzen zituztenak.

Zehazki, Ikelo, jainkoen ametsetan, suge, txori edo beste edozein animalia eran agertzen zen. Honela, amets iragarleak, eta, batzuetan, amesgaiztoak irudikatzen zituen.

Gizaki hilkorrek, Fobetor izena ematen zioten, izutzen duena, jainkoak zirelarik Ikelo deitzen zutena. Oniro nagusietako bat zen, bere anaia Morfeo eta Fantasorekin batera, berezitasun bezala, erregeen ametsetan agertzen ziren bakarrak izatea zutelarik, gainontzeko hilkorren ametsak, gainontzeko mila oniroei utziz.

Gainontzeko oniroak bezala, Ikelo, hego ilundun daimon edo izpiritu bat zen, gauero Ereboko bere leizezulotik xaguxarra bailitzan irtetzen zena.